XIII Elkartasunerako udazkena
BURLATA, LANKIDETZAN AURRERA.
TOKIA: Kultur Etxea.
Burlatan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona orok eman dezake botoa, hautagai-zerrendaren azpian dauden qr edo estekan sartuz.
2024KO TXUPINAZOA JAURTIKO DUEN PERTSONA EDO ENTITATEA AUKERATZEKO HAUTAGAITZAK:
U.C.D BURLADÉS ETA C.D. ARGA
U.C.D. Burladés taldeak bere 60. urteurrena ospatuko du aurten, bere historian zehar ehunka jokalari igaro dituen Burlatako kirol erreferentea izanik.
Era berean, Beisboleko Arga Kirol Elkarteak ere, emakumeen softball eta slowpitch softball izenekoak, urte honetan bertan ospatuko du bere urteurrena, kasu honetan 40 urteko jarduera batuz, non Burlata ordezkatzen duen tokiko, estatuko eta nazioarteko mailan.
Hautagaitza honek bi erakundeen artean partekatutako txupinazoa jaurtitzea planteatzen du.
JOSE FELIX DE MIGUEL
José Felix de Miguel Zabalak 57 urte baino gehiago daramatza Burlatan bizitzen, eta 1985ean bere negozioa ireki zuela ere kontatzen du urte horietan.
Asko eta askotarikoak dira Jose Felix de Miguelek Burlatako kultura eta gizarte-esparruari eskuzabaltasunez egin dizkion ekarpenak, besteak beste: Burlatako Emengoak peñaren sozio-sortzailea izan zen 1980an, Burlatako Herri Erakundeen Batzordean parte-hartze aktiboa eta etengabea izan zuen, Larratz Dantzari Taldeko kide izan zen 34 urtez eta Burlatako Olentzero 16 urtez, Burlatako Herri Gaiteroak elkarteko kide, Axular Kultur Elkarteko kide, etab.
CORAL SAN JUAN BAUTISTA
San Juan Bautista Abesbatzak bere sorreraren 75. urteurrena ospatuko du 2024an. Ordutik eta urtean zehar, abesbatzak Burlatako kultura eta jai jardueretan parte hartzen du, hala nola, Aste Santuan, ekaineko edo San Joan jaietan, abuztuko edo Jasokundeko jaietan, Santa Zezilia Egunean, Gabonetan, Maria Azkarate memorialean eta abarretan, bai eta parrokiari lotutako beste hainbat liturgia-ospakizunetan ere.
MARÍA LUISA ORDUÑA
Mª Luisa Orduña 1970ean hasi zen Burlatan familiarekin bizitzen, eta ordutik oso bizitza aktiboa izan du herriko emakumeen alde. Alaiz Kolektiboan parte hartu zuen Burlatako beste emakume batzuekin batera, eta hori izan zen herriko emakumeen elkarte-mugimenduaren hasiera, geroago formalki elkarte gisa eratuko zena. Gaur egun ere, María Luisak hainbat ekimen sustatzen ditu Emakumeen Elkartearen barruan. Ekimen horiei esker, 60 urtetik gorako emakume-talde batek aktiboki parte hartzen du kulturaren, jaien eta, batez ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko jardueren esparruan.
https://tramitacion.animsa.es/VotacionesWeb/encuesta.aspx?nif=P3126600J&idioma=1&id=31
Herri bozketaren emaitza 2024ko abuztuaren 5ean argitaratuko da.
Zorte on hautagaitza guztiei eta eskerrik asko zuen lanagatik!
BURLATA, LANKIDETZAN AURRERA.
TOKIA: Kultur Etxea.
Matrikula: Urriaren 15etik 20ra erroldatutako pertsonak. Urriaren 21etik 24ra erroldatuta ez dauden pertsonentzat
Jarraitu zuzenean web orrian