2025eko uztailak 22

2025eko Burlatako Jaibusa

Foto noticia

EKAINAREN 20KO EGUNERATZEA: HELMUGAK DITUGU!

Gares-Gares: uztailak 26

Agoitz-Agoitz: abuztuak 9.

Informatzen jarraituko dugu!

 

JAIBUS autobus zerbitzua da, beste herri batzuetako jaietara joaten dena, eta Burlatako Udalak herriko gazteen eskura jartzen du.

JAIBUSek helburu hauek ditu:

  • Trafiko-istripu posibleak prebenitzea.
  • Festako kontsumo arduratsua gogoratzea.
  • Eta, noski, jaiez gozatzea eta kuadrillen arteko harremana sustatzea.

JAIBUS Burlatako gazteen ondarea da eta, beraz, zaindu eta balioan jarri behar dugu.

Jaibusa 18 urte beteta dituzten edo aurten beteko dituzten gazteentzako zerbitzua da. Oraindik 17 urte dituztenek baimen bat aurkeztu beharko dute, eta gutun bidez bidaliko zaie familiei.

Zerbitzua joan-etorrikoa da eta 6 €balio du, NANa aurkeztu ondoren. Txartelak Gaztelekuan erosi ahal izango dira uztailaren 21etik aurrera. Erroldatutakoek dute lehentasuna.

Salmentaren azken egunean bakarrik (irten aurreko ostiralean) salduko zaie erroldatu gabekoei.

Bozkatu HEMEN zure helmuga gogokoenak edo proposatu helmuga berriak!

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Ski/Snow Kandantxun

Ski/Snow Kandantxun

Urtarrilak 24, larunbata 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 2009 eta 1996 bitartean jaiotakoak Prezioa: Forfait + busa: 41 euro Forfait + busa + eski-ekipoa aloka...

Volver arriba