2025eko Burlatako jaietako kartela aukeratzeko bozketa
Kartela hautatzeko epea: Ekainaren 16tik 29era.
– 2025eko ekainaren 16tik 29ra bitartean herritarrek parte hartzeko epea zabalduko da, eta Burlatan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eman ahal izango dute botoa, albiste honetan dagoen formularioaren bidez. Banakako botoa aurrez aurre eman nahi izanez gero, Burlatako Udalaren Herritarrendako Laguntza Bulegoetan (HAB) edo Burlatako Kultur Etxeko bulegoetan eman ahalko da, ekainaren 27ra arte.
- Herri bozketaren bidez aukeratuko da lehiaketaren kartel irabazlea. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da lehiaketaren irabazlea.
– Burlatako Udalak erakusketa publiko bat antolatuko du lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak erakusteko, kartel finalistak zeintzuk diren adieraziz. Erakusketa Burlatako Kultur Etxean eginen da 2025eko ekainaren 9tik 27ra, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, programazioaren arabera.
Ikusi hemen lehiaketaren oinarria:
| 1. Gure Jaiak | 2. Integrazioaren eta parekidetasunaren festa | 3. Festako taupadak |
|---|---|---|
![]() |
![]() |
![]() |
Kartel handituak ikusteko, egin klik kartel bakoitzean.


