2026ko ekainak 2

2026ko jaietarako hiru kartel finalistak aurkeztu ditu Burlatak

HERRI-BOZKETA: Ekainaren 15etik 26ra

Foto noticia

Burlatako Udalak 2026ko jaiak iragartzeko lehiaketako hiru kartel finalisten berri eman du. Hauek dira aukeratutako lanak:

Sakatu imajinaren gainean haunditzeko:

  • ¡Aupa Burlada!

  • Alaitasuna / Alegría

 

  • Festa gurutzatzen / Trenzando la fiesta

Lehiaketara aurkeztu diren 18 kartelen artean hiru finalistak aukeratu dituen epaimahaia honako hauek osatu dute: Berta Arizkun González, Burlatako alkatea, Julián Oria Mundín, komunikazio arloko profesionala eta Edurne Tainta Balda, artista, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko burlatarra.

Bozketa prozesua hasi aurretik, aurkeztutako lan guztiak gertutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek —hiru kartel finalistak barne—, astelehenean, ekainaren 8an, Burlatako kultur etxean (Ronda de las Ventas kalea, 1) inauguratuko den erakusketan. Erakusketa ekainaren 26era arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara. Haurren lehiaketan parte hartu dutenen lanak ere ikusi ahal izango dira.

Kartel irabazlea aukeratzeko herri-bozketa ekainaren 15tik 26era bitartean egongo da zabalik. Burlatan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, Udalaren web orriaren bidez (www.burlada.es). Botoa aurrez aurre eman nahi dutenek ekainaren 26ra arte izango dute horretarako aukera, Herritarreak Hartzeko Bulegoetan (HHB) eta Kultur Etxean.

Boto gehien jasotzen dituen lanak iragarriko ditu Burlatako 2026eko jaiak, eta egileak 1.200 euroko saria jasoko du. Sari banaketa ofiziala abuztuaren 3an izango da, 11:00etan, udaletxeko bilkura aretoan.

HAURREN KARTEL LEHIAKETA

Haurren kartel lehiaketan, guztira 147 lan aurkeztu dira. Lehen saria Sebastián Constantin Cretok irabazi du, De rojo y blanco nos vestimos y a las fiestas acudimos izeneko kartelarekin. 100 euroko balioa duen ikasmaterial bonoa jasoko du. Bigarren saria Enara Antomás Huarteren Color, tradición y diversión kartelak jaso du, eta 60 euroko balioa duen ikasmaterial bonoa eskuratuko du.

Sakatu imajinaren gainean haunditzeko:

Lehen saria

De rojo y blanco nos vestimos y a las fiestas acudimos

Bigarren saria

Color, tradición y diversión

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba