Burlatako abuztuko jaiak prestatzeko eta ospatzeko lanak direla eta, datozen egunetan trafikoan eta aparkalekuetan hainbat aldaketa izanen dira herriko zenbait kale eta aparkalekutan.
Herritarrei gomendatzen zaie eremu bakoitzeko datei eta seinaleei arreta jartzea, eta, beharrezkoa denean, ibilgailuak aldez aurretik kentzea.
Abuztuak 3
Jaietarako hesien muntaketa hasiko da. Hori dela eta, ibilgailuak kendu beharko dira Soto kalearen eta San Francisco kaleko 18. zenbakiaren arteko tartetik. Murrizketak jaiak amaitu arte iraunen du.
Abuztuak 7
Askatasunako patioa behin-behineko aparkaleku gisa egokituko da, egun horietan aparkatzea errazteko. Abuztuaren 24ko 09:00ak arte egonen da erabilgarri.
Abuztuak 10
Pabollet aparkalekutik ibilgailuak kendu beharko dira, seinaleztapen-lanak egin ahal izateko. Aparkalekua abuztuaren 10ean bakarrik egonen da itxita, 07:00etatik 15:00etara, eta ondoren berriz irekiko da.
Abuztuak 11
El Soto aparkalekua itxita egonen da abuztuaren 21era arte, egun hori barne.
Gainera, ibilgailuak kendu beharko dira honako toki hauetatik:
- San Francisco kalea, 9., 11. eta 13. zenbakien parean. Murrizketak jaiak amaitu arte iraunen du.
- Santa Quiteria kalea, Hilarión Eslava eta Joaquín Azkarate kaleen artean. Murrizketak abuztuaren 20ko goizera arte iraunen du.
Abuztuak 12
Lavanderas kaletik ibilgailuak kendu beharko dira, Ermita kaletik Parrita plazarainoko tartean. Murrizketak abuztuaren 21era arte iraunen du.
Abuztuak 13
Soto kalea itxiko da San Juan kalearekiko bidegurutzetik aurrera, eta Ermita kalea, San Francisco kalearekiko bidegurutzetik aurrera. Bi kaleak abuztuaren 20ko goizean zehar irekiko dira berriz.
Halaber, Concejo de Azpa kaletik ibilgailuak kendu beharko dira, 1. eta 3. atarien parean, abuztuaren 17ra arte.
Adi seinaleei eta hurrengo oharrei
Egun horietan, ekitaldi jakin batzuk direla eta, aldi baterako espazio-erreserbak ere egin ahal izanen dira. Herritarrei gomendatzen zaie behin-behineko seinaleei eta udalaren komunikazio-kanalen bidez zabalduko diren oharrei arreta jartzea.
Burlatako Udalak herritarren laguntza eskertzen du, eta jaietan joan-etorriak eta aparkalekua aldez aurretik planifikatzea gomendatzen du.