2023ko maiatzak 8

Adierazpen instituzionala: Emakumeen aurkako indarkeria

Adierazpen instituzionala: Emakumeen aurkako indarkeria

Foto noticia

Gure herrian emakumeen aurkako indarkeria kasu berri baten berri izanda, Burlatako Udalak, Udalak indarkeria desagerrarazteko lan egiteko eta laguntzeko duen konpromisoarekin bat etorriz,

Adierazten du:

  • emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten duela.
  • emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketa larrienetako bat dela.
  • emakumeen aurkako indarkeria fenomeno estrukturala dela, urteko egun guztietan gertatzen dena. Indarkeria horren biktimak emakumeak eta neskak dira, biktima izateagatik, beren bizitzako edozein unetan eta edozein esparrutan diskriminatzen eta bortxatzen dituztenak.

Horregatik guztiagatik, honako hau erabaki du:

– Erasoa jasan duen emakumeari eta haren familiari elkartasuna eta maitasuna helaraztea.

– Emakumeen aurkako indarkeria eremu guztietan, gizartean, jaiegunetan, politikan, legegintzan, ekonomian, sentsibilizazioan eta prebentzioan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikekin desagerrarazteko neurriak ezartzen jarraitzeko konpromiso irmoa adieraztea.

– Herritarrei gonbidapena egiten diegu emakumeek jasaten dituzten indarkeria-moten aurrean soraio ez geratzeko, eta emakumeek segurtasunez eta askatasunez bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu.

– Emakumeen aurkako indarkeria oro gaitzestea eta herritar guztiei jakinaraztea.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba