Sendaberri zirkuituak, 13 konpainiaren 67 emanaldi eskainiko ditu 2026. urteko edizioan, Nafarroako Antzoki Sarearen bazkide diren 32 herritan.
Sendaberri 2026 - Presentazioa
Burlatako Udalak, Samuel Luiz 24 urteko gaztea Coruñan uztailaren 3an hil zuen eraso bortitzaren ondoren, indarkeria hori giza eskubideen urraketa larritzat eta lehen mailako gizarte-arazotzat jotzen du, LGTBI+ pertsonen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka.
Horregatik, Burlatako Udaleko udal-talde guztiok gure gaitzespenik beroena adierazi nahi diegu mota horretako erasoei, eta elkartasuna beren sexu-orientazioagatik, genero-adierazpenagatik edo sexu- eta genero-identitateagatik diskriminazioak jasan dituzten eta jasaten dituzten pertsona guztiei.
Testuinguru horretan, udalen eginkizunak erakutsi du, beste behin ere, efizienteak eta efikazak izateko errealitate sozialarekiko hurbiltasunean oinarritutako ikuspegia hartu behar dela, giza eskubideei lehentasuna emanez eta edozein jarduera berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren, parte-hartzearen, zatiezintasunaren eta ahalduntzearen printzipioetan kokatuz.
Instituziook zeregin garrantzitsua dugu gorroto-delitua elikatzen eta prestatzen duen gorroto-diskurtsoa murrizteko.
Udalak gara, beste instituzio batzuekin batera, berdintasunaren alde borrokatzeko estrategia argi baten eraginkortasunaren bermatzaileak, herritarren bizikidetzaren defentsan, eta herritar guztien eskubide eta askatasunen babesaren funtsezko eragile ordezkaezinak, bai eta diskriminaziorik ezaren defendatzaileak ere, arraza, sexua, erlijioa, orientazioa edo sexu- eta genero-identitatea, iritzia edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozial edozein dela ere.
Burlatako Udaletik:
Sendaberri 2026 - Presentazioa
Zehapenak hasteko aurreikusitako data: 2026ko martxoaren 9a.
Emakumearen nazioarteko eguna