2025eko martxoak 26

Apirila ijito kulturaren hilabetea Burlatan

Foto noticia

Aurten, Burlatak Ijito Kulturaren Hilabetearen ospakizunarekin bat eginen du, Nafarroan 2012tik ospatzen dena, hiru gertaera seinalatu lotuz. Lehenik, apirilaren 8an, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna. Bigarrenik, 1990eko apirilaren 14an Sabicas hil zen, ijito nafar unibertsala. Eta, hirugarrenik, apirilaren 27a, Nafarroako Ijito Komunitatearen Eguna ospatzen dena, 1435. urtean ijitoak Nafarroako Erresumara iritsi zirela ospatzen baita.

Ijito herria, bere kultura eta historia, gure historiaren eta gure kulturaniztasunaren funtsezko zati ere badira. Hartara, Burlatako Udalak, Gaz Kaló Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioarekin eta La Igualdad ijitoen elkarte soziokulturalarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu ditu haien aintzatespenaren eta protagonismoaren alde, haien errealitatea, kultura, historia eta nortasun propioa ezagutarazteko, bai eta gure gizartean oraindik dirauten antigitanismoaren adierazpenei aurre egiteko ere. Horrela, bi ekitaldi nagusi hauek antolatu dira, apirilaren 8tik 27ra bitartean udaletxeko balkoian ijitoen bandera jartzearekin batera.

“PINDRO DANTZARIZ. IJITO HERRIA EUSKAL HERRIAN” ERAKUSKETA. Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Apirilaren 1etik 30era.

Juantxo Egaña argazkilariak eta David Martín historialariak komisariatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak utzi digu erakukesta hau, non 23 argazkilariren 80 argazki baino gehiago ikus ditzakegun, baita Félix Arteta artistaren lau margolan eta Gustave Doréren bi grabatu ere. Halaber, lanbide tradizionaletako tresnak, aldizkariak, kartelak eta liburuak biltzen ditu. Bere izenburua, Pindro Dantzariz, erromintxelaz Jon Mirande idazle eta euskaltzainak idatzitako poesia batetik dator eta Oin Dantzariak esan nahi du, horrela Ijito herriaren izaera nomada nabarmenduz.
Izenburu honekin nabarmendu nahi da, historian zehar, ijito-familiak Euskal Herriko hainbat lurraldetan zehar lekualdatu eta bizi izan direla, Burlatako erakusketarako berariaz Nafarroari garrantzi berezia emanez.

Inaugurazioa: apirilaren 4an, 19:00etan, David Martín historialari eta erakusketaren komisarioaren bisita gidatuarekin.

APIRILAK 27 KONTZERTU FLAMENKOA. 19:00etan Kultur Etxeko entzunaretoan. AMANDA HERNÁNDEZ kantariaren emanaldiarekin, PAQUITO CLAVERÍA Y SU BANDA taldearekin batera. CHANELITA FLAMENCO, JESÚS FLAMENCO eta EL RICHARD gazte nafarrek irekiko dute kontzertua. Aldez aurreko sarrerak: 3 € eta 5 € leihatilan (Casa de Cultura de Burlada – Entradas – Casa Cultura de Burlada – Burlatako Kultur Etxea).

 

Burlatan kulturen arteko bizikidetza bultzatzen jarraitzeko ekitaldi hauetan parte hartzera animatzen dugu mundu guztia.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Oinarrizko joskintza-tailerra

Oinarrizko joskintza-tailerra

Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak aplikatzen duen neurrietako bat pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, haien enplegagarritasuna eta baliabide propi...

Volver arriba