2023ko urriak 25

Arga ibaiak gainezka egin duela jakinarazten duten oharretan alta emateko prozedura

Alta alerta SMS inundación

Foto noticia

Arga ibaiaren ertzean jaio eta hazten da Burlata. Herriko biztanleei lana ematen dien urak, baratzeekin, garbitegiekin, zoritxarra eta mina ere badakartza. Ibaiko uholdeak, gainezkatzeagatiko uholdeak eta sareen saturazioagatiko uholdeak prebenitu eta minimizatu egin behar dira jarduketa-plan egoki baten bidez.

Burlatako Uholdeei aurre egiteko Jarduketa Plan berria idatzi da. Herritar guztiek ezagutu eta egiaztatu behar dituzte haren aurreikuspenak, edukiak eta protokoloak.

Deskargatu liburuxka: Larrialdietarako Plana

Halaber, erne egoteko eta gerta daitezkeen alerta-egoeren berri emateko, Burlatako Udaleko Uholdeengatiko Alerten Sisteman izena ematera gonbidatzen zaitugu. Horrela, alertak jasoko dituzu zure mugikorreko mezuen bidez.

Uholde handiko SMS alertetarako harpidetza:

SMS alta eman

Volver arriba