Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2018ko maiatzak 23

Argazki lehiaketa 2018

Epea: ekainaren 15era arte, ostirala, Kultur Etxeko bulegoetan (Bentetako Ingurubidea 1), 08:00etatik 14:00etara. Era berean, helbide horretara bidal daitezke, fakturatuak edo posta bidez.

Foto noticia

OINARRIAK:

Argazki lehiaketa 2018

Haurrentzako modalitatea

1) Burlatako lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendua. Lehiaketako parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 obra aurkezten ahalko ditu; lanek jatorrizkoak izan behar dute. Lehiaketatik kanpo geldituko dira edozein modalitatetan argitaratutako argazki, kartel, margo eta abarren plagioa diren lanak, erabatekoa edo zati batean izanik ere.

2) Formatua.

Argazkiaren gutxieneko tamaina 20×30 cm izanen da; obrak 40×50 cm-ko kartoi mehe zuri baten gainean muntatu behar dira.

3) Gaia. Burlata.

4) Edozein teknika erabil daiteke, bai zuri-beltzean bai koloretan.

5) Aurkezpena.

Epea: ekainaren 15era arte Kultur Etxeko bulegoetan (Bentetako Ingurubidea 1), 08:00etatik 14:00etara.

Aurkezten den obra bakoitzaren atzean, gutun-azal bat itsatsiko da kartoi-mehera, honako datu hauek bilduko dituena: izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa, zer ikastetxetan ikasten ari den eta zer eskola-kurtso egiten ari den. Halaber, haurrentzako modalitatean aurkezten dela adierazi beharko da.

Lehiaketatik kanpo geldituko dira klausula horiek betetzen ez dituzten proposamenak.

6) Sariak.

Sari bakarra: eskola-material sorta bat, 60€-ko balioa duena.

Saria heldu den abuztuaren 6an emanen da, 13:00etan, Burlatako osoko bilkuren aretoan, hain zuzen jaien programa ofiziala aurkezteko ekitaldiaren barnean.

Saria egun horretan jasoko du irabazleak, edo, bestela, haren ordezkari gisa joaten den pertsonak –kasu horretan, aurretik abisatu beharko da–. Bestela, eman gabe geldituko da.

7) Kulturaren eta Festen Patronatuak aurkeztutako lanekin erakusketa bat egiteko eskubidea gordetzen du eta hauek urritik aurrera jaso ahalko dira.

8) Epaimahaia epaimahai kalifikatzailean, Kulturaren eta Jaien Patronatuko lehendakaria edo hark izendatutako pertsona ariko da buru, eta argazkilaritzan adituak diren beste hiru pertsonak ere bai.

Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria eman gabe geldi daiteke.

Helduentzako modalitatea

1) 18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte, betiere argazkilaritzaren arloko profesionalak ez badira, eta gehienez ere 3 lan aurkez daitezke; lanek jatorrizkoak izan behar dute.

Lehiaketatik kanpo geldituko dira edozein modalitatetan argitaratutako argazki, kartel, margo eta abarren plagioa diren lanak, erabatekoa edo zati batean izanik ere.

2) Formatua.

Argazkiaren gutxieneko tamaina 20×30 cm izanen da; obrak 40×50 cm-ko kartoi mehe zuri baten gainean muntatu behar dira.

3) Gaia. Burlata.

4) Edozein teknika erabil daiteke, bai zuri-beltzean bai koloretan.

5) Aurkezpena.

Epea: ekainaren 15era arte, ostirala, Kultur Etxeko bulegoetan (Bentetako Ingurubidea 1), 08:00etatik 14:00etara. Era berean, helbide horretara bidal daitezke, fakturatuak edo posta bidez.

Kulturaren eta Jaien Patronatuak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko posta bidez bidalitako lanetan gerta litezkeen kalte edo galerengatik, ez eta lehiaketa bukatuta lanak itzultzeaz ere.

Egile-sinadurarik gabe aurkeztuko dira argazkiak, libreki aukeratutako goiburu batekin.

Goiburu hori kartelaren atzealdean idatziko da, eta, gutun-azal itxi batean, egilearen datuak agertuko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa eta NANaren fotokopia.

Lehiaketatik kanpo geldituko dira klausula horiek betetzen ez dituzten proposamenak.

6) Sariak.

600 €-ko sari bakarra.

Saria heldu den abuztuaren 6an emanen da, 13:00etan, Burlatako osoko bilkuren aretoan, hain zuzen jaien programa ofiziala aurkezteko ekitaldiaren barnean.

Saria egun horretan jasoko du irabazleak, edo, bestela, haren ordezkari gisa joaten den pertsonak –kasu horretan, aurretik abisatu beharko da–. Bestela, eman gabe geldituko da.

7) Epaimahaia.

Epaimahai kalifikatzailean, Kulturaren eta Jaien Patronatuko lehendakaria edo hark izendatutako persona ariko da buru, eta argazkilaritzan adituak diren beste hiru pertsonak ere bai. Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria eman gabe geldi daiteke.

8) Saritutako lanak Kulturaren eta Jaien Udal Patronatuaren jabetza izatera pasatuko dira, eta hark bere gain hartzen ditu haien gaineko eskubide guztiak, eta, horrenbestez, obrak erreproduzitzeko baimena du.

9) Kulturaren eta Festen Patronatuak aurkeztutako lanekin erakusketa bat egiteko eskubidea gordetzen du eta hauek urritik aurrera jaso ahalko dira.

10) Erakusketa bukatuta, lehiaketan parte hartzen duten pertsonek urtea bukatu arteko epea izanen dute argazkiak jasotzeko; salbuespena dira saritutako lanak, Kultura eta Jaien Patronatuaren jabetzakoak izatera pasako baitira, eta, hortaz, ulertuko da egileek uko egiten diétela haiei, eta galtzen dituztela erreklamazioa egin edo kalte-ordaina eskatzeko eskubide guztiak. Lehiaketan parte hartzen dutenek ordainduko dituzte argazkien bidalketa-gastuak edo itzulketa-gastuak.

11) Halaber, argazkiak Burlatako Udalaren webgunean erakusten ahalko dira denbora mugagabean eta irabazi-asmorik gabe, betiere egilearen izena adierazita.

12) Lehiaketako parte-hartzaileek oso-osorik onartzen dituzte oinarriok, baita Epaimahaiaren erabaki apelaezina ere.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba