Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2023ko otsailak 24

Aurre-matrikulazioak eta ate irekiak

Foto noticia

AURREINSKRIPZIOETARAKO DOKUMENTAZIOA:

Familientzako informazio orokorra eskuratzeko, sakatu dokumentu honetan: 4 Familiendako informazio orokorra

 

Aurten ere, Haur Eskoletarako (0-3 hezkuntza) aurre-matrikula garaia hurbil dago. Datorren martxoaren 6etik 17ra izanen da eta Burlatako Udaletik etapa honen garrantzia transmititu nahi dizuegu eta zuen seme-alabak udalerriko Udal Haur Eskolan matrikulatzera animatu nahi zaituztegu.

0-3 urte aldia haien garapenean erabakigarria da, hainbat ikerketek erakutsi duten moduan, bizitzako lehen urteak pertsonen garapen fisiko, sozial, emozional eta kognitiborako funtsezkoak baitira.

Honengatik guztiarengatik, Burlatako Udal Haur Eskolak kalitatezkoa eta hurbila den hezkuntza eskaintzen du, gure herriko errealitateari lotuta.

Datorren ikasturterako eskaintza Udalak eta Nafarroako Gobernuak batera egingo dute, Burlatako 0-3ko eskariari erantzuteko. Arreta hori Haur Eskolan eta Hilarion Eslava ikastetxean horretarako prestatutako geletan emango da.

Bi hizkuntza eredu eskaintzen ditu: euskara edo gaztelania komunikazio-hizkuntza bezala dituenak; Foru Komunitateko hizkuntza berekiak direnak; hizkuntza murgiltzea eta hizkuntza konpetentzien jabetzea bermatuz.

Honetaz gain, Haur Eskola, Burlatan haurrei eta nerabeei tratu onen sustapenerako profesionalen sarearen barruan dago, aurre-hartzean eta eremu ezberdinetako profesionalen lan koordinatuan aitzindaria den sarea.

Haur eskola, azpiegiturak eta proiektu pedagogikoa ezagutzeko, datorren otsailaren 2an, 10.00etan eta 16:00etan, haur eskolan, ospatuko den ate irekien egunera gonbidatzen zaituztegu.

Aldez aurretik izena eman beharko da:

Lanaldia bi zatitan banatuko da:
1. Informazio-bilera
2. Eskolara bisita.

Ate irekien jardunaldian izena emateko, informazio gehiagorako edo edozein kontsulta egiteko, gugana jo dezakezue, 948 38 26 69 telefono-zenbakietan eta posta elektronikoa: bizkarmendia@burlada.es

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Zirku tailerra

Zirku tailerra

ZIRKU TAILERRA Oihalak, malabareak, trapezioa eta ... Ausartuko al zara hilkorren arrapala probatzen? Martxoak 18, larunbata Adina: 2010tik aurrera jaiotako gazteei z...

Volver arriba