Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2019ko martxoak 6

Aurrekontu parte-hartzaileak: 75.000 euro. Zuk erabakitzen duzu!

EPEA: Apirilaren 7a arte.

Foto noticia

Burlatako Udalak udal aurrekontuko 75.000 euroko diru saila gordetzen du 2019 urterako  Aurrekontu Parte Hartzaileak kontzeptuarekin.

Burlatako udalerrian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek, bere jarduera udalerrian garatzen duten elkarteek eta kolektiboek eta udal langileek aurkeztu ahalko dituzte proposamenak.

Proposamenek obrei eragin beharko diete (berriak edo mantentzekoak) edo erosketa iraunkorrak izan beharko dute (inbertsioak).

Proposamenak izenburu propio batekin aurkeztuko dira eta memoria bat lagunduta joan beharko dira, bertan proiektua aurkeztuko da eta Burlatako herritarrentzako izan dezakeen interesa justifikatuko da, gutxi beherako aurrekontua gehituz.

Proposamenak  eskaera orri honen bidez aurkeztuko dira:

2019ko aurrekontu parte-hartzaileen proposamen eskaera

Proposamenak  Hiritarrentzako Arretarako Bulegoan (Larrañeta z/g plazan) 08:00etatik 14:15etara aurkeztu ahalko dira 2019ko martxoaren 11tik  apirilaren 7ra.

Hirigintzako Batzordeak txosten bat egingo du aurkeztutako proposamenekin oinarrietan adierazitako irizpideak kontuan hartuta. Hauek udaleko web orrian aurkitu daitezke (www.burlata.eus). Onartutako proposamenak herri bozketara eramanen dira, datak bere momentuan argitaratuko direlarik.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Pintxo Nazioarteko 2. Jaialdia

Pintxo Nazioarteko 2. Jaialdia

Burlatako tabernek Pintxo Nazioarteko Bigarren Jaialdia ospatuko dute, gure herriko kultura-aniztasun aberatsaren isla izanen dena, jatorri ezberdinetako gastronomian inspir...

Imagen ERRIPAGAÑAKO HAUTESLEKUA

ERRIPAGAÑAKO HAUTESLEKUA

Aurten Burlatak hautesleku berri bat izanen du gure udalerriko Erripagañako bizilagunentzat. Udal lokala da, Erripagaña etorbidea 11n dagoena (egun Erripagañako auzo-lok...

Volver arriba