Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2019ko otsailak 20

Baterako hezkuntzari buruzko hitzaldia: Chis Oliveira eta Amada Traba

DATA: Otsailak 26 19:30etan
TOKIA: Kultur Etxea

Foto noticia

MARTXOAREN 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Burlatako Udaleko Berdintasun Arloak hainbat jarduera antolatu ditu Berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko.

Horretarako, eta gaur egun eskola-ingurunean hezkuntza afektibo eta sexualari buruz teorien eta informazioen gurutzatzea dagoen egungo unea kontuan hartuta, honako hitzaldia proposatzen dizuegu: “Coeducar no es imponer; es preparar para la libertad. Ám@me: ¿qué es y  por qué plantear una educación afectiva y sexual desde la coeducación?”, eta ondoren solasaldia,” Am@me” liburuaren egileekin:

Mercedes Oliveira, bere hurbileko zirkuluagatik eta ikasleengatik Chis bezala ezaguna, Filosofian katedraduna eta Sexu Hezkuntzan katedraduna, hezkuntza ibilbide “alternatiboan” ibilbide luzearekin, genero ikuspegia duen hezkuntza sexualaren arloan erreferente bihurtua eta nerabeei eskolak ematen 30 urte eman ondoren jubilatua, eta

Amada Traba, Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna, Hezkuntza Soziologiako irakaslea da Vigoko Unibertsitatean, eta, duela 20 urtetik, dibulgazio, prestakuntza, ikerketa eta aholkularitza jardueretan parte hartzen du, generoaren ikuspegia hezkuntzari aplikatzeko.

 

Otsailak 26 ASTEARTEA 19:30EAN Burlatako Kultura Etxearen entzun-aretoan (Benten Ingurubidea kalean)

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Pintxo Nazioarteko 2. Jaialdia

Pintxo Nazioarteko 2. Jaialdia

Burlatako tabernek Pintxo Nazioarteko Bigarren Jaialdia ospatuko dute, gure herriko kultura-aniztasun aberatsaren isla izanen dena, jatorri ezberdinetako gastronomian inspir...

Imagen ERRIPAGAÑAKO HAUTESLEKUA

ERRIPAGAÑAKO HAUTESLEKUA

Aurten Burlatak hautesleku berri bat izanen du gure udalerriko Erripagañako bizilagunentzat. Udal lokala da, Erripagaña etorbidea 11n dagoena (egun Erripagañako auzo-lok...

Volver arriba