Erripagañako jaiak. Maiatzaren 22tik 24ra
Jaietako programa
Berriro begiratu, betaurrekoak askatu, miopia soziala kendu. Zure inguruko errealitatea uste duzuna baino aberatsagoa eta askotarikoagoa da.
Nafarroako gizartearen bazterretan arreta gutxien eskaintzen zaien pertsonak daude, telesailetan protagonista izaten ez direnak eta aldizkarietako iragarkietan agertzen ez direnak. Horiek erdigunean jartzeko, eta benetan ikusteko, baina baita entzuteko ere, prestatu da argazki-erakusketa hau, aporofobia, beldur hori eta txiroarekiko arbuioa desager daitezen.
Unai Beroiz fotokazetariaren begiradaren bidez hartutako Nafarroako bizilagunen bizitzaren argazkiak eta eszenak. Irudiak konfiantzatik, erretratatzen diren pertsonen inplikaziotik eta konplizitatetik abiatuta.
Lekua: Burlatako Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa
Datak: Martxoaren 25etik apirilaren 29ra
Ordutegia: 17:00etatik 21:00etara
Inaugurazioa: martxoaren 25ean 18:00etan. Honako hauek izanen ditu:
– Erakusketaren aurkezpena Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareko Ricardo Hernández presidentearen eta Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Gema Mañú buruaren eskutik.
– Bisita Gidatua Jaione Eugui erakusketaren komisarioaren eskutik.
Antolatzailea: Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sarea
Laguntzaileak: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua
Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuak
Nafarroako Gobernua


Jaietako programa
Herritarren arteko topaguneak errazteko, komunikazioa eta elkartasuna sustatuz, aisialdirako eta irabazi-asmorik gabeko ekitaldi gastronomikoak egitea erraztuko da, Erripagañ...
EPEA: 2026eko maiatzaren 18tik ekainaren 12ra.