2024ko abenduak 17

Bizikidetzari eta espazio publikoak babesteari buruzko ordenantzaren hasierako onarpena

ALEGAZIOAK AURKEZTEKO EPEA: 2025ko urtarrilaren 31 arte.
LEKUA: Aurrez aurre Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo erregistro elektronikoaren bidez.

Foto noticia

Azaroaren 28ko Osoko Bilkuran Bizikidetzarako eta Espazio Publikoak Babesteko Udal Ordenantza hasiera batean onartu zen, eta 2025ko abenduaren 17an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 30 egun balioduneko epea ireki da herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Araudi honek honako hauek arautu nahi ditu, kontzientziazioaren eta jardunbide eta modu egokien sustapenaren bidez: gure kaleen erabilera, pertsonen arteko errespetua, berdeguneen eta zuhaiztien zaintza, garbiketa, zaratek eragindako eragozpenak, eta abar.

Alegazio horiek udaletxean aurkeztu ahal izango dira, 2025ko urtarrilaren 31 arte:

  • Aurrez aurre Herritarrak Hartzeko Bulegoan (udaletxean, Larrañetako plazan, z/g), aurrez hitzartutako orduan, bai 948 238400 telefonoan, 8:00etatik 14:00era, bai udalaren web orriaren bidez: hitzordua eskatu, edo
  • Erregistro elektronikoaren bidez .

Testua ondorengo estekan dago eskuragarri:

Bizikidetzarako eta espazio publikoak babesteko udal ordenantza

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Sahararako bidean Jai eguna

Sahararako bidean Jai eguna

KARABANA HUMANITARIOA 2025 ATTSF GKEtik, aurten ere martxan jarri dute Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetan elikagaiak, ura eta hondakinen bilketa banatzeko 70 kamioientza...

Imagen Oinarrizko joskintza-tailerra

Oinarrizko joskintza-tailerra

Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak aplikatzen duen neurrietako bat pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, haien enplegagarritasuna eta baliabide propi...

Volver arriba