2020eko urtarrilak 13

Blanca Esther in memoriam

OMENALDIA: Urtarrilak 14 asteartea, 12:30ean Burlatako udal parkean (indarkeriaren aurkako harrizko eskuan)

Foto noticia

Dagoeneko hiru urte Blanca Esther Marques Andres bere bikotekideak hil zutela, eta Udalak eta Burlatako herriak hura gogoan dute oraindik, bere familiari eta lagunei besarkada handi bat ere bidaliz.

Omenaldi txiki bat egin nahi diogu; minutu batzuetako isilunea egin. Badakigu askoz gehiago egin behar dela, baina, gure minutuko isiltasunarekin, honakoa adierazi nahi dugu: nahikoa dela beldurrezko minutuez, umiliaziozko minutuez eta minezko minutuez. Emakume guztiek dute eskubidea minutu guztiak askatasunekoak, zoriontasunekoak, maitasunekoak, bizitzakoak izan daitezen.

Gainera, biktimak babestuko dituzten baliabideak eta haiek babestuko dituzten legeak nahi ditugu, errudunak zigortuko dituzten legeak eta lege horiek genero begiradaz aplikatuko dituen epailetza bat. Burlatako Udalak herritarren sentsibili-zazioan aurrera egiteko konpromisoa sendotu du, baina esan nahi dizugu, Blanca Esther, tematuta gaudela indarkeriari aurre hartzen, osasun-zentroetan, eskoletan edo institutuetan arrisku-egoerak hautematen, mahai berean esertzen eta indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak artatzen dituzten zerbitzu guztiak koordinatzen, bai udaletakoak bai Nafarroako Gobernukoak, emakume eta hauen seme-alaba bakoitzarentzat arreta-ibilbide pertsonalizatuak diseinatzeko. Biktima bakar bat ere bakarrik ez sentitzea nahi dugu, legea bete eta berdintasunezko harremanen alde heztea nahi dugu, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko bide bakar gisa.

Gaur, bizirik nahiko zintugun. Bizirik izan nahi dugu. Denak.

Burlata, 2020ko urtarrilaren 14a 

·         Omenaldia asteartean, urtarrilaren 14an, izanen da, 12:30ean Burlatako Udal Parkean (indarkeriaren aurkako harrizko eskuan)

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 8M – Emakumeen Nazioarteko Eguna

8M – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, dei egiten dizuegu martxoaren 7an Udaletxeko plazan 12.00etan eginen den elkarretaratzera joateko.  

Volver arriba