2026ko otsailak 11

2026 BONO-TAXIa erabiltzeko laguntza sozialak

EPEA: Martxoaren 2a arte.
LEKUA: Udalaren erregistroan (Larrañetako plaza z/g), aurrez hitzartutako orduan 948 23 84 00 telefonoan, edo egoitza elektronikoaren bidez.

Foto noticia

Zabalik dago 2026 urterako, BONO-TAXI erabiltzeko Laguntza Sozialak eskatzeko epea honako baldintza hauek bete dituzten interesatuendako:
1. Burlatan erroldatua egotea, eskaera egiteko epean gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
2. Galera funtzionala, anatomikoa eta bisuala % 33koa edo handiagoa izatea.
3. Etxetik kanpo desplazamenduak egiteko ezindua ez egotea.
4. Zirkulazioaren gaineko zerga ez ordaintzeko eskubidearen onuraduna izatea.
5. Egokitutako autorik ez izatea.
6. Deialdia arautzen duten gainerako baldintzak betetzea.

ESKAERAK GIZARTE ZERBITZUETAN JASOKO DIRA SOILIK: LANDAZABAL KALEA 5 BIS OTSAILAREN 11TIK AURRERA.

Eskaerak, eskatutako dokumentazio guztiarekin batera,

UDALAREN ERREGISTROAN AURKEZTUKO DIRA, LARRAÑETAKO PLAZA Z/G,

aurrez hitzartutako orduan, 948 23 84 00 telefonoan (8:00etatik 14:00etara), edo egoitza elektronikoaren bidez.

EPEA: 2026eko otsailaren 11tik martxoaren 2ra (biak barne).

29. NAO, 2026eko otsailaren 10a

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Familian jolasteko eguna

Familian jolasteko eguna

JOLASA ETA TRATU ONA Burlatak 23. edizioa ospatuko du eta pertsona guztiak jolastera, gozatzera, hunkitzera eta sentitzera animatzen ditu. Arratsalde bat musikarekin, jolas...

Volver arriba