
Ohiko osoko bilkura, abuztuaren 11n 18:30etan. Zuzenean jarrai ezazu!
Gai zerrenda: Aurreko bilkurako akta irakurtzea eta, hala badagokio, onestea. 2021eko Burlatako Kontu Orokorraren onartzea. Kirol Patronatuko MP 03-2022 onartzea, u...
BurladAdelante BurlatAurrera
Bizitzea tokatzen ari zaigun koronabirusaren krisi gogor honetan, ezinbestekoa egiten zaigu, inoiz baino gehiago, gure gizartearen batasuna. Beharrezko konfinamenduari ahalik eta ongien aurre egiteko batasuna, gaixoei eta kideren bat hil zaien familiei lagunduz eta elkartasuna erakutsiz. Baita pandemia horri eta haren ondorioei borrokatzeko, egunez egun lehen lerroan lan egiten duten langile guztiei ere.
Burlata beti egon da batuta eta solidarioa izan da. Gaur egun, sekula baino gehiago, horixe erakusten ari gara, behar duten pertsonei babesa emanez eta gure leiho eta balkoietara ateraz, gure hurbiltasuna helarazteko eta gure bizilagunengan konpainia lagungarria bilatzeko. Gure karrika beteak, parkeak, dendak, ikastetxeak e.a. ere faltan botatzen ditugu, laster inguru guztia bizitzaz beteko diren eta normaltasunera itzuliko garen esperantzan.
BurladaAdelante BurlatAurrera ekimenean burlatarrek egindako argazkiak eta bideo grabazio laburrak bildu dira, non konfinamenduari nola aurre egiten ari diren erakutsi eta elkartasun hori, animo mezu horiek eta herri batuaren gogo hori adierazi duten. Halaber, etorkizunean memoria egiteko ere balioko digu, krisi honen oroitzapenak ikasbidetzat hartuta.
Material guztiarekin bideo polit bat egin dugu, Burlatako jendearen gainditzeko irrika guztia trinkotuz. Honekin batera, kanpainarako bidalitako bideo eta argazki guztiak.
Lege-ohartarazpenak:
Zure datuak babesteari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan: https://www.burlada.es/general/politica-de-privacidad/
Gai zerrenda: Aurreko bilkurako akta irakurtzea eta, hala badagokio, onestea. 2021eko Burlatako Kontu Orokorraren onartzea. Kirol Patronatuko MP 03-2022 onartzea, u...
Zuen janaria etxetik kozinatuta eramatera animatzen zaituztegu. Hala ere, bere kalderetea egin edo zerbait prestatu nahi duenak hareazko futbol-zelaian egin dezake. Kultur etxean, kaldereteen sortak saltzen jarraituko da.
IZEN-EMATEAK: Abuztuaren 8tik aurrera,
Resasports aplikazioaren bidez
(inskripzioaren arabera).