
Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
BurladAdelante BurlatAurrera
Bizitzea tokatzen ari zaigun koronabirusaren krisi gogor honetan, ezinbestekoa egiten zaigu, inoiz baino gehiago, gure gizartearen batasuna. Beharrezko konfinamenduari ahalik eta ongien aurre egiteko batasuna, gaixoei eta kideren bat hil zaien familiei lagunduz eta elkartasuna erakutsiz. Baita pandemia horri eta haren ondorioei borrokatzeko, egunez egun lehen lerroan lan egiten duten langile guztiei ere.
Burlata beti egon da batuta eta solidarioa izan da. Gaur egun, sekula baino gehiago, horixe erakusten ari gara, behar duten pertsonei babesa emanez eta gure leiho eta balkoietara ateraz, gure hurbiltasuna helarazteko eta gure bizilagunengan konpainia lagungarria bilatzeko. Gure karrika beteak, parkeak, dendak, ikastetxeak e.a. ere faltan botatzen ditugu, laster inguru guztia bizitzaz beteko diren eta normaltasunera itzuliko garen esperantzan.
BurladaAdelante BurlatAurrera burlatarrek egindako argazkiak eta bideo grabazio laburrak (10 segundu gehienez) biltzeko ekimena da, non konfinamenduari nola aurre egiten ari diren erakutsi eta elkartasun hori, animo mezu horiek eta herri batuaren gogo hori adierazten ahal duten. Halaber, etorkizunean memoria egiteko ere balioko digu, krisi honen oroitzapenak ikasbidetzat hartuta.
Horregatik, partikularra, pertsona heldua, gaztea edo haurra baldin bazara, Burlatako ikastetxe, kultura-talde, kirol-talde, elkarte, enpresa edo establezimendu bateko kidea ere, anima zaitez zure argazkiak edota bideoak (10 segundu gehienez) bidalzera. Ahal dela, posta elektronikoz, kalitate handiagoa dutelako, diversidad@burlada.es helbidera, edo, ezin bada, whatsapp bidez, 676 787 212 zenbakira, zure izen-abizenak adieraziz bi kasuetan. Argazkiak eta bideoak bidaltzeko epea apirilaren 30ean amaituko da. 15 urtetik beherakoen kasuan, bi gurasoek edo legezko tutoreak bidali behar dute materiala, beren datuak eta adingabearen datuak adieraziz.
Bidalitako material guztia udalaren webgunean jarriko dugu, eta argazki eta filmazio horiek aukeratuta, sare sozialetan zabalduko dugun bideo polit bat eginen dugu. Honen egilea Jose Luis Cordón Cuesta burlatarra izanen da, El Botón Rojo-JLC enpresakoa.
Argibide gehiago nahi izanez gero, telefono horretara dei dezakezu (676 787 212).
Lege-ohartarazpenak:
Zure datuak babesteari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan: http://www.burlada.es/general/politica-de-privacidad/
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
Hitzak proiektuaren erakusketa
Convocatoria 1. sesión Comunidad Energética Burlata.docx