Burlatako udako kanpaldiak
Deskargatu baimena eta informazioa
BurlataOn herritarrek parte hartzeko gunea da, Burlatako Udalak bultzatua. Bertan, Burlatako herritarrek eta herriko erakundeek beren intereseko gaiak zabal ditzakete, ikus-entzunezko edukiak (podcastak, streaming-a) sortu eta emateari esker. Udaleko arlo teknikoek beren jarduera proiektatzeko bitarteko bat ere bada.
Gaztelekun dago, eduki horiek landu eta zabaltzeko aukera ematen duen ikus-entzunezko estudio batean.
Gizarte-intereseko edozein gaik izan dezake lekua, informazio eta dibulgazio izaerarekin, bai eta edozein arlotakoak ere: soziala, kultura, kirola, aniztasuna, hezkuntza, euskara, berdintasuna, etab.
Parte-hartzea irekia dago pertsona, erakunde eta adin-talde guztiendako, salbuespenik gabe, baldin eta adierazpen-askatasunaren eta pertsona, sinesmen eta ideologia guztien errespetuaren printzipio gidariekin konprometitzen badira. Halaber, errespetuzko hizkera inklusiboarekin eta estudioaren eta haren tresnak zaintzarekin.
Parte hartzeko bi modu daude: modu aktiboagoan, proiektua kudeatzen duen eta edukiak sortzen dituen talde boluntarioan, edo egiten diren saioetan gonbidatutako pertsona edo erakunde gisa.
Edukiak Sortzeko Kontseilua du proiektuak, eta bera arduratzen da programazioa koordinatzeaz, planifikatzeaz eta parte hartzeko eskaerei eta proposamenei erantzuteaz. Kontseiluan, talde boluntarioaren koordinatzaileak, talde horretako bi kidek eta udaleko arlo teknikoetako bi ordezkarik osatzen dute.
Abenduaren 1etik aurrera
Lekua: GazteLab. Burlatako Gaztelekuko ikus-entzunezko estudioa
Edukiez gozatzeko: https://burladaon.webnode.es
Antolatzailea: Burlatako Udala
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Deskargatu baimena eta informazioa
Burlatako kultur agendan kolorea, distira eta purpurina ausarki zabaltzen dituen hitzordurik bada, hori Lumak Travesti Fest da. Jaialdi honek ez du soilik ikuskizuna eskaint...
HERRITARREN PARTAIDETZA PLANA. BURLATAKO 1. POLIGONOKO (LANDAZABAL EGOITZA GUNEA) 305, 315, 1572, 1573 ETA 1574 LURZATIEN EREMUAREN ERAIKIGARRITASUNA HANDITZEKO EKIMEN PRIBATU...