Sendaberri zirkuituak, 13 konpainiaren 67 emanaldi eskainiko ditu 2026. urteko edizioan, Nafarroako Antzoki Sarearen bazkide diren 32 herritan.
Sendaberri 2026 - Presentazioa
“Mi camino-Ene bidea” dokumentalaren proiekzioa eta ikusleen eta dokumentaleko protagonista batzuen arteko solasaldia. Solasaldia Burlatako adinekoen migrazio-esperientziak herriko ondare immaterial gisa gera daitezen grabatuko da.
“Mi camino-Ene bidea” Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta MIgrazio Zerbitzuak eta El Botón Rojo JLC enpresak eginiko dokumentala da. Burlatan (Nafarroa) bizitza berri bat hasteko euren herrialdeak utzi dituzten bost ausarten esperientziak erakusten du. Elkarrizketa intimo eta hunkigarrien bidez, haien ilusioak eta irrikak, migrazio-prozesu gogorra eta gure gizartearen abegia ezagutuko ditugu.Gainera, aniztasunaren aberastasunaz, jatorrizko lekutik urrun dauden pertsonekiko enpatiaren garrantziaz eta harrera-herrikoa izatearen sentimenduaz hausnartzera gonbidatzen du.
Izen-ematea: Aurrez aurre Adineko Zentroan, telefonoz 948 36 35 43 edo whatsapp 676787212 telefonora
Antolatzaileak: Burlatako Udalaren Adinekoen Zentroa eta o Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

Sendaberri 2026 - Presentazioa
Zehapenak hasteko aurreikusitako data: 2026ko martxoaren 9a.
Emakumearen nazioarteko eguna