2021eko abenduak 21

Burlata Open Science: herritarren zientziari buruzko tailerrak

Foto noticia

Esku robotiko bat eraiki nahi duzu? Mikroskopio bat eraiki zure smartphonerako? Droga batzuen eragina ezagutzea? Tokiko biodibertsitatea aztertu eta ezagutu?

Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitateak herritarren zientziari buruzko tailer batzuk antolatuko ditu Burlatako Gaztelekuan, zientzia haurrei, gazteei eta haien familiei hurbiltzeko. Jarduerak gaztelaniaz izango dira.

Abenduaren 28an eta 29an izango dira eta aldez aurretik izena eman behar da.

Esteka honetan informazio guztia aurki daiteke. Adi: izen-ematea familiakoa bada, nahikoa da familiako kide batek izena ematea.

Info + eta izen emateak:

https://www.eventbrite.es/e/entradas-ciencia-ciudadana-jovenes-y-familias-burlada-227599505247

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba