2025. urteko Kirol Sarien herri-bozketa
EPEA: Urtarrilaren 2tik 15era.
Burlatak LGTBIQ+ kolektiboak udalerrian duen errealitateari buruzko diagnostiko bat jarri du martxan, bere egoera sozial eta kulturala ezagutzeko, beharrak identifikatzeko, oztopoak detektatzeko eta parte-hartzea sustatzeko. Prozesuan, kolektiboari nahiz herritarrei oro har irekitako online galdetegi bat dago, bai eta banakako elkarrizketak, foku-taldeak, tailerrak eta eztabaida-espazioak ere.
Online inkesta uztailaren 4ra arte egongo da eskuragarri, eta edozein gailutatik bete daiteke. Diagnosiak ikuspegi parte-hartzailea eta zeharkakoa izango du, eta emaitzak urrian aurkeztuko dira. Tokiko errealitatera egokitutako jarduera-ildo eta politika publiko inklusiboak definitzea ahalbidetuko du.
Sar zaitez inkestan esteka honen bidez: INKESTA
Gainera, Udalak LGTBIfobiaren aurkako protokolo bat jarri du martxan aisialdi, ostalaritza eta merkataritzaguneetan, udalerriko ostalaritza-lokaletarako eta peñetarako. Protokolo honek prebentzio- eta hezkuntza-ikuspegia du, eta hainbat helburu ditu: Burlatan eraso LGTBIfobikoak prebenitzea; baten bat gertatuz gero jarduteko jarraibide komunak eskaintzea; LGTBIQ+ pertsonak ahalduntzea beren eguneroko inguruneetan, eta indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko espazio seguruak sustatzea.
Protokoloarekin bat egiten duten establezimenduek zigilu bereizgarri bat jasoko dute, erakusleihoetan jarri ahal izango dutena, LGTBIfobiarik gabeko espazio gisa identifikatuta eta berdintasunarekin konprometituta.
Testuinguru berean, aurten Lumak Travesti Fest jaialdia itzuliko da, Nafarroan erreferente den drag jaialdia, ekainaren 21ean, ostirala, 21:00etan, Ermitaberrin, artea, musika eta errebindikazioa uztartzen dituen programazioarekin. Ekitaldi nagusia 21:00etan hasiko da, Elektropottote-rekin 19:30etatik aurrera, eta amaiera musikala DJ Pezon-en eskutik, 00:00etatik 2:00etara.
Burlatako Harrotasunaren programazioan, gainera, beste jarduera batzuk ere izango dira, hala nola “Bollo Bertso Poteoa”, ekainaren 19an, asteazkena, 19:30ean, Kultur Etxetik irten eta herriko hainbat tabernatan barrena ibiliz; eta “Laca y Palomitas” ikuskizuna, La Canelirekin, ekainaren 22an, igandea, Kultur Etxean. Lumak Travesti Fest jaialdiaren esparruan programatutako jarduerak INAI/NABIk finantzatu ditu.
Ekintza horiek guztiak ““Zutaz harro, Burlataz harro / Orgullosas de ti, orgullosas de Burlada” kanpaina instituzionalaren parte dira. Burlatako Udalaren ekimena da, LGTBIQ+ kolektiboaren berdintasun, aniztasun eta eskubideekiko konpromisoa indartzeko.


EPEA: Urtarrilaren 2tik 15era.
Jarraitu zuzenean web orrian
DATA: Abenduak 17 19:30etan.
LEKUA: Emakumeen etxea (Ezkabazabal plaza 11-13).