
Herritarren gogobetetasunari buruzko inkesta
Irailaren 30ean amaituko da Burlatako Udalaren instalazio publikoen eta hiri-altzarien pintura eta saneamendua prestatzeko eta erabiltzeko tailerra. Bertan, 10 parte-hartzaile...
Garapen Iraunkorrerako Burlatako 2030 Agenda pertsonak, planeta eta oparotasuna babestea helburu duen ekintza-plana da. Espainiako Hiri Agendatik ateratako 10 ardatzetan egituratutako 17 Garapen Jasangarrirako Helburuek osatzen dute.
Jasangarritasunaren ikuspegitik Udalerriaren etorkizuna lantzea izanen du helburu eta ondorengo zutabeetan oinarrituko da: ingurunea, gizartea eta ekonomia.
HIRI-GALDEKETA.
Burlatako Udaletxeak, 2030 Agenda betetzeko prozesuaren sustatzaile den heinean, ondorengo galdeketa betetzera animatzen zaitu. Galdeketaren helburua Burlatako bizilagunen informazioa biltzea da, 10 gai handiren diagnostikoaren sortze prozesuan laguntzeko, diagnostiko hori izanen baita garapen jasangarrirako etorkizuneko ekintza-plana sortzeko oinarria.
10 minutu besterik ez dituzu behar, eta Burlata jasangarriagoa egiten lagunduko digun prozesua osatzeko garrantzi handiko informazioa emanen diguzu.
Galdetegia 2021ko urtarrilaren 10era arte irekia egonen da.
[es] [eus] https://www.survio.com/survey/d/agenda2030burlada
Galdetegiaren erantzunak anonimoak izanen dira.
Mila esker parte hartzeagatik.
LAN-EGITASMOA
JASANGARRITASUNAREN INGURUKO DIAGNOSTIKOA
Helburuak.
Informazioa eta lehenespen irizpideak lortzea.
Hiri Agendako 10 ardatzen arabera jasangarritasun adierazleetatik ateratako datuak betetzea.
Ekintzak.
Epea: azaroan hasi eta 2021ko otsaila arte.
Espero ditugun emaitzak eta produktuak: BURLATAKO JASANGARRITASUN DIAGNOSTIKOA dokumentua
TOKIKO EKINTZA-PLANA EGITEA
Helburua.
Ekintzak
Epea: martxoan hasi eta 2021ko maiatza arte.
Espero ditugun emaitzak eta produktuak: TOKIKO EKINTZA-PLANA BURLATAKO 2030 AGENDA dokumentua
Organo parte-hartzaileak
Irailaren 30ean amaituko da Burlatako Udalaren instalazio publikoen eta hiri-altzarien pintura eta saneamendua prestatzeko eta erabiltzeko tailerra. Bertan, 10 parte-hartzaile...
EPEA: Irailaren 15etik 30era.
Partehartze hiritar ataletan izen ematea