Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2020eko ekainak 20

Burlatako Elkarbizitzari buruzko Diagnosiaren argitalpena aurkeztea

Foto noticia

Burlatako Udaletik “Elkarbizitzari buruzko Diagnosia Burlatan. Udal Ekintza Plan bat egiteko Proposamena” argitalpenaren aurkezpenera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak. Heldu den ekainaren 23an, asteartearekin, 18:30ean izanen dena, Burlatako Kultur Etxeko Entzunaretoan.
Aurkezpen honekin, lau urteko prozesuari amaiera emanen diogu. Bertan,herritarren parte-hartze handiarekin, zu bezalako pertsonei edo ordezkatzen duzun zurea bezalako erakundeei esker, jatorri eta kultura desberdinetako bizilagunen arteko harremanak aztertu, baterako hausnarketarako guneak sortu eta herriko kulturen arteko bizikidetzahobetzeko proposamenak bildu eta landu ditugu.
Mahai nagusian honako hauek egonen dira: Ana Gongora Burlatako Alkatea eta Nafarroako Gobernua ordezkatuz, Eduardo Santos Migrazio Politiketakoeta Justiziako Departamentuko kontseilaria eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko kontseilaria. Ekitaldia Tanya Naydenova eta Leire Manterola Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Ataleko bi ordezkariek aurkeztuko dute. Argitalpenaren egilea den Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile-taldea ere bertan egonenda, prozesuaren eta haren ondorio nagusien azalpen laburra egiteko. Izaskun Andueza, Rubén Lasheras eta Edurne Jabat dira taldeko kideak.
Edukiera mugatua izanen da segurtasun-neurriak gordetzeko, eta,horregatik, asteartea baino lehen zure bertaratzea berresteko eskatzen dizugu, baita argitalpenaren ale bat eduki nahi duzun ere, gaztelaniaz eta euskaraz eskuragarri dagoena.
Eskertuko genizuke zu lehenago etortzea, 18:00etatikaurrera, maskara jarrita, egiaztagiria egin eta alea jasotzera.

Baieztapenak: 676787212 diversidad@burlada.es

Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Destino Burlada-Burlata Helmuga

Destino Burlada-Burlata Helmuga

Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio zerbitzuan aplikatzen dugun neurrietako bat da burlatarren kultura-aniztasuna aitortzea. Burlatan erroldatu diren eta Na...

Imagen Sormenezko Joskintzako Tailerra

Sormenezko Joskintzako Tailerra

Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzuak aplikatzen duen neurrietako bat pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, haien enplegagarritasuna eta baliabide p...

Imagen Material birziklatuekin sortzeko ikastaroa

Material birziklatuekin sortzeko ikastaroa

Birziklatzea materialak biltzeko eta eraldatzeko prozesua da, produktu berri bihurtzeko. Bestela, zabor gisa baztertuko lirateke material horiek. Horregatik, produktu artist...