2026ko ekainak 15

Burlatako Kultura-aniztasunaren eguna 2026

Larunbata honetan, ekainak 14

Foto noticia

Datorren larunbatean, ekainak 20, Burlatako Kultura-aniztasunaren Egunaren bederatzigarren edizioa ospatuko dugu. Jardunaldiaren helburua gure herriko kultura-aniztasunaren berariazko aitorpena egitea da, karriketan gure herriaren kultura-aniztasuna ikusaraziz eta aniztasun horrek ematen digun aberastasun guztia erakutsiz. Data horrek leku finkoa du Burlatako egutegian, eta herritarren parte-hartze zabala biltzen du. Egun honetan, urtean zehar aniztasun hori aitortzeko, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko, eskubideetan berdintasunezkoagoa den Burlata eraikitzeko eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko egiten den lan guztiari balioa eman nahi diogu.

Oraingoan, Burlatako karriketan zehar egiten den kalejira tradizionala burutuko da berriro ere, EH11 Kolore ekimenaren parte hartzearekin, eta, kalejira haren inguruan egitaratuko da. Hainbat elkarte kultural, musikal, sozial, jatorri desberdinetakoak, dantza-taldeetakoak eta abar izanen dira, baita partikularrak ere. Jende guztiari irekita dago eta pertsona bakoitzaren jatorriari dagozkion jantzi tradizionalekin joatera animatzen dugu, edozer jatorritakoa izanik ere.

Kalejira kanpai-jole ezizenez ezagutzen diren burlatarrak irudikatzen dituen kanpaia jotzearekin hasiko da. Larrañeta plazan izanen da, 18:00etan, Nio Moye Kafo elkartearen eskutik. Elkarte horrek aktiboki parte hartzen du herriko kultura-aniztasunaren dinamikan, Kultura-aniztasun eta Migrazio Atalean, Udaleko herritarren partaidetzarako kontseilu sektorialean aurkeztua izan zena.

Ondoren, San Frantzisko kalea, Hilarion Eslava, Ermita, Maistrak, Nagusia, Zangozako merindadea, San Blas, Batondoa eta, azkenik, Ezkabazabal plaza. Hemen, 19:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, hainbat dantza talde arituko dira kalean. Jai egun honi amaiera emateko, 20:30ak aldera, Walter Sánchez & bere orkestraren kontzertua Parrita plazan, Karibeko musika mota ezberdinekin (salsa, cumbia, etab.).

Herritar guztiak ospakizun honekin bat egitera eta jatorri guztietako burlatar eta burlatarren arteko kohesio soziala bultzatzen jarraitzera animatzen ditugu. Eskuin muturrak bultzaturiko diskurtso arrazista eta xenofoboen gorakada kezkagarria bizi dugun garai hauetan, inoiz baino indartsuago berretsi nahi dugu kultur aniztasunaren kudeaketa demokratikorako dugun eredua, aurretik jarriz eskubide berdintasuna, elkarrekiko errespetua, parte-hartzea eta bizikidetza. Denok egiten dugu Burlata.

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba