2026ko maiatzak 14

Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguneko kalejirari hasiera emanen dion elkarte edo pertsona hautatzea

Foto noticia
Ekainaren 20an Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna ospatuko dugu. Ohi bezala, ekitaldi nagusia kalejira bat izanen da herrian zehar, Burlatako kultura-aniztasuna eta aberastasuna kalean jai-giroan erakusteko. Horri hasiera emateko ohorea elkarte edo perstona bati ematen zaio, horretarako merituak egin dituztenei, hau da, kultur aniztasunaren dinamikan aktiboki parte hartzen dutenei eta Burlatan errotuta egonda. Berrikuntza gisa, aukeratutako elkarteak edo pertsonak burlatarrak irudikatzen dituen kanpaia joko du kalejirari hasiera emateko, kanpai-joleak ezizenez ezagutzen baitira burlatarrak.
Horregatik, ekainaren 10era arteko epea irekitzen da hautagaitzak aurkezteko, honako oinarri hauen arabera: BASES ELECCIÓN INICIO KALEJIRA(RI) HASIERA EMATEKO HAUTATZEAREN OINARRIAK

 

Hautagaitzak posta elektronikoz (diversidad@burlada.es) edo whatsappez (676787212) bidal daitezke.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba