2026ko ekainak 26

Burlatako kultura-erakundeei 2026an jarduera artistiko eta kulturalak egiteko dirulaguntzak

Burlatako arte- eta kultura-elkarteentzako dirulaguntzak

Foto noticia

Burlatako Udalak 2026an herriko kultura-erakundeek antolatutako jarduera artistiko eta kulturalak sustatzeko dirulaguntzen deialdia onartu du.

Deialdiaren helburua da Burlatan egiten diren dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, herriko jaiekin eta ospakizun tradizionalekin nahiz izaera artistiko edo kulturala duten antzeko jarduerekin lotutako ekimenak ekonomikoki laguntzea.

Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa 18.000 eurokoa da.

Nork eska ditzake dirulaguntza hauek?

Dirulaguntza hauek eskatu ahal izanen dituzte, besteak beste, baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kultura-elkarteek:

  • Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino gutxienez urtebete lehenago legez eratuta egotea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Burlatan izatea.
  • Burlatako Udaleko Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta egotea eta datuak eguneratuta izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean egindako jarduerak aurkeztu ahal izanen dira.

Besteak beste, deialditik kanpo gelditzen dira udalekuak, ikastaroak, bidaiak, sariak eta Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen bidez finantzatutako jarduerak.

Eskaerak aurkeztea

Eskaerak, lehentasunez, Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo indarreko araudian aurreikusitako gainerako bideetako edozeinen bidez.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 6ko 14:00etan amaituko da.

Dokumentazioa

Deialdiaren oinarriak, eranskinak eta eskaera aurkezteko behar den dokumentazio guztia albiste honekin batera dauden agirietan kontsultatu eta deskargatu daitezke hemen:

Convocatoria de ayudas a entidades culturales de Burlada 2026

ANEXO I Modelo de solicitud

ANEXO II Ficha de la actividad

ANEXO IV Memoria de la actividad

ANEXO V. Modelo plan gestión de residuos

nuevo ANEXO III. Memoria económica

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba