Emakumeen etxearen III. urteurrenaren ospakizuna
DATA: Urtarrilaren 31 12:00etan
LEKUA: Emakumeen etxea (Ezkabazabal plaza 11-13)
Burlatako Udalak eta Elhuyarrek “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan herriko 35 dendatan, otsailaren 2tik 22ra, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko. Modu horretan, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egingo du herriak, zeina otsailaren 11n ospatzen baita. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko.
Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta lagunduko dute emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten.
Aurten ere, 12 zientzialari hauen inguruko ginkana publikoan parte hartzeko aukera egongo da. Saltokiz saltoki, emakume protagonisten inguruko galderei online erantzunez osa dezakete ginkana herritarrek. Ekimenean parte hartzen duten herrietako ikastetxeek, bestalde, paperean osatzeko bertsioa jasoko dute, ikasleekin erakusleihoak bisitatu eta emakume hauek gertuagotik ezagutzeko.
Horretaz gain, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoan ikusgai egongo diren irudietan oinarriturik, “Zientzia-emakumeak argira” erakusketa izango da ikusgai udal liburutegian eta Kultur etxean.
Ekimen hau Bizilaberen barnean sortu zuen Elhuyarrek duela sei urte; hau da, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan. Iaz bezala, aurten ere, gure herriaz gain, beste zenbait partaide batu dira ekimenera. Orotara, Euskal Herri osoko 16 herri: Altsasu, Aretxabaleta, Arrasate, Barakaldo, Baztan, Bilbo, Burlata, Durango, Elgoibar, Erandio, Galdakao, Iruñea, Laudio, Legazpi, Mutiloa eta Urduliz, hain zuzen. Saltokiak, berriz, guztira 400 inguru.
STEAM hezkuntzaren bitartez, Elhuyarrek urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatuz, eta, horretarako, emakume zientzialarien lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko eta, hainbat proiekturen bidez, emakume zientzialarien eredua hurbiltzeko gazteei. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera ematen zaie, uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko.
Emakume omenduen horma-irudiak eta istorioak eskuragai daude Bizilaberen Otsailaren 11 webgunean.
Tailerrei dagokionez emakumeen ekarpena zientzian balioan jartzea eta gizarteratzea du helburu, modu dibertigarri eta pedagogikoan zientziaren magia Burlatako biztanleekin partekatuz.
Iruñean aspaldi bizi den Ola Arafat zientzilari palestinarraren omenezko tailerrak aurkezten dizkizuegu.
Tailer honetan, gaztetxoak benetako ikertzaile baten azalean jarriko dira eta Ola Arafaten laborategian gertatu den misterioa argitu beharko dute. Esperimentuak eginez, hipotesiak sortu, emaitzak aztertu eta ondorioak aterako dituzte gazteek. Zientzia, abentura eta talde-lana uztartzen dituen esperientzia paregabea da, eta misterioa konpontzea izango da euren erronka nagusia!
Eguna: otsailak 20
Nori zuzendua: 9-12 urtekoak
1.tailerra:Lekua: Burlatako Kultur Etxea Ordutegia: 10:30-12:00 |
2.tailerra:Lekua: Erripagañako udal lokala (Erripagaña etorbidea 11) Ordutegia: 12:30-14:00 |
Tailer honetan, parte-hartzaileek DNAri eta genetikari buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, ikuspegi praktiko eta parte-hartzaile batetik. Esperientzia praktikoen bidez, laborategi bateko egunerokoa eta ikertzaile baten lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Kasu honetan ere, tailerra Ola Arafaten lanean inspiratuta dago eta parte-hartzaileek Iruñan bizi den zientzialari gazatar honen bizitza ezagutzeko aukera izango dute.
Tailerra:Eguna: otsailak 26 Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoak Lekua: Burlatako Emakumeen Etxea (Ezkabazabal plaza 11-13) Ordua: 18:00-19:30 |
Tailerretan izen ematea otsailaren 5etik 15era izango da, esteka honen bidez:
Burlatako saltoki parte-hartzaileak:
12 EMAKUME ZIENTZIALARI OMENDUAK 2026an
Aurtengo edizioan, emakume zientzialari hauek omenduko dira:
Sakatu imajinan haunditzeko:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
DATA: Urtarrilaren 31 12:00etan
LEKUA: Emakumeen etxea (Ezkabazabal plaza 11-13)
IZEN-EMATEA: Urtarrilaren 20tik 26ra, Resasports aplikazioaren bitartez.
DATAK: Otsailak 6, 13, 20 eta 27.
ORDUA: 17:15etatik 18:45etara.
LEKUA: Elizgibela kiroldegia.
DATA: Otsailak 5 19:00etan.
LEKUA: Kultur Etxea.