2026ko udal egutegia salgai kultur etxeko bulegoan
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara.
PREZIOA: 2 €.
Burlatako Udalak 2026ko Udal Egutegirako lehen argazki lehiaketa ebatzi du. Kultura eta Jaietako Alorrak deitu zuen lehiaketa, aurtengo udal egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko helburuarekin.
Lehenengo edizio honetan 7 egile lehiatu ziren, guztira 16 argazki aurkeztuz. Oinarriek zehazten zutenez, partehartzaile bakoitzak sari bakarra jaso zezakeen. Epaimahaiaren erabakia izan da sei lan saritzea. Egutegiaren gainerako irudiak epaimahaiak aurkeztu eta aukeratutako beste argazki batzuekin osatuko dira.
Epaimahaia Burlatako alkateak, Desenfoque Elkarteko argazkigintzan aditu diren bi kidek, eta Burlatako kultur koordinazioko arduradunak (hitzarekin, baina botorik gabe) osatu dute. Epaimahaia 2025eko azaroaren 14ean bildu zen aurkeztutako lanak aztertu, saridunak erabakitzeko, baita 2026ko udal egutegia osatuko duten irudi multzoa zehazteko ere.
Hautatutako argazki bakoitzak 60 euroko saria jasoko du. Hurrengoak dira partehartzaile eta lan sarituak:
– Rosa Del Rio Soler, Calle argazkiagatik
– Alberto García Sesma, Vuelta de “Campana” argazkiagatik
– Elena Irigoy Sarratea, El Vuelo argazkiagatik
– Sara Esteban Nicolay, “ELLAS” a pesar de todo argazkiagatik
– Sergio Isturiz Sanz, Burlatako itsasargia – El faro de Burlada argazkiagatik
– Patxi Barragan Larreta, El abecedario argazkiagatik
Lehiaketako argazkiak 2025eko abenduaren 4tik 31ra Burlatako Kultur Etxean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira. Era berean, 2026ko udal egutegia 2 eurotan eskuratu ahal izango da abenduaren erdialdetik aurrera gune honetan bertan. Salmenta data zehatzak laster jakinaraziko dira.
Burlatako Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei, euren argazkien bidez herriaren edertasuna, bizia eta nortasuna azaleratzen lagundu dutelako.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara.
PREZIOA: 2 €.
Oraindik geratzen dira 2025/2026 ikasturterako plazak
EPEA: Azaroaren 3tik 7ra
LEKUA: Kultur etxeko bulegoetan, 8:30etatik 14:00etara