2026ko abuztuak 21

Burlatako udalaren komunikatua

Foto noticia

Burlatako Udalak atsekabe sakona adierazten du atzo, abuztuaren 20an, herriko etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz 10 urteko haurra hil izanagatik.

Gertaera tragiko honen aurrean, Udalak doluminak adierazi eta babes eta gertutasun osoa helarazi nahi dizkie haurraren familiari eta hurbilekoei, samin handiko une hauetan. Era berean, beharrezkoak diren udal baliabideak haien eskura jartzen ditu.

Udalak bere babesa adierazten die, halaber, sutearen ondorioak jasan dituzten pertsona guztiei, eta eskerrak ematen dizkie gertakariari erantzuteko lanean aritu ziren larrialdi-zerbitzuei, suhiltzaileei, osasun-zerbitzuei eta polizia-kidegoei.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba