Burlatak 2026-2027 ikasturterako udal-jardueren eskaintza aurkeztu du
Burlatako Udalak kirol-, kultura- eta gazte-jardueren eskaintza zabala jarri du abian ikasturte berrirako. Izena emateko epeak irailean hasiko dira. Ikasturte berriarekin bat...
Burlatako Udalak gaitzetsi eta kondenatu egiten du UPNko zinegotzi eta Udalbatzako kide Carlos Oto Martinezek jasandako erasoa.
Iritzi-desberdintasun batek ere ez du justifikatzen inoren osotasunaren eta eskubideen aurkako erasorik, ez Burlatan, ez beste inon. Herritarrentzat ezinbestekotzat jotzen duguna bereziki ezinbestekoa da Udal honetan herritarrak ordezkatzen ditugunontzat ere. Izan ere, Udal honetan iritzi-desberdintasunak egotea berezkoa da, eta desberdintasun horiek Burlatakoa bezalako gizarte ireki, malgu, bizi eta errespetuzko baten irizpide-aniztasun naturala islatzen dute. Horrenbestez, gizarte demokratiko batean, gertatutakoak ez du lekurik gure udalerrian.
Burlata udalerri anitza da, eta Udalbatza aniztasun horren isla da. Aniztasun horrek bizikidetzaren eredu ere izan behar du. Udalak herritarrei dei egiten die jaiak errespetuz, bizikidetzan eta tolerantziaz bizitzeko.
Azkenik, Burlatako Udalak babesa eta elkartasuna adierazten dizkio UPNko zinegotzi Carlos Oto Martinezi.
Burlatan, 2026ko abuztuaren 17an
Burlatako Udalak kirol-, kultura- eta gazte-jardueren eskaintza zabala jarri du abian ikasturte berrirako. Izena emateko epeak irailean hasiko dira. Ikasturte berriarekin bat...
Burlatako Udalak hiru dirulaguntza-lerro ditu euskara ikasteko, euskarazko udako kanpaldietan parte hartzeko eta euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak garatzek...
Udalak balorazio positiboa egin du jaien inguruan: antolaketa ona izan da, herritarrek oso harrera ona egin diote egitarauari, adin desberdinetako jendea elkarrekin aritu da j...