
Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
Burlatako Udala etengabe agertu da gure udalerrian eta gure inguruan izan diren eraso matxisten aurka.
Adingabe batek bukatu berri diren jaietan Burlatan jasandako sexu-erasoaren aurrean, eraso horri dagokion informazioa baieztatu eta egiaztatu ondoren, eta Udalak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lan egiteko eta laguntzeko hartutako konpromisoarekin bat, Burlatako Udaleko talde politiko guztiek honako hau adierazi nahi dugu:
Adingabe baten aurkako sexu-indarkeria gogor gaitzesten dugu, eta emakumeari eta haren inguruari gure erabateko babesa eta elkartasuna adierazten diegu, baita haien eskubideak eta intimitatea babesteko errespetu osoa ere.
Kalea, gaua, eguna, jaiak, pertsona guztien gozamenerako dira, eta ezerk ez du justifikatzen emakumeek askatasuna eta segurtasuna galtzea.
Emakumeen aurkako indarkeria egiturazko fenomenoa da, eta gure jendartean dagoen gizarte-klase bakoitzean, munduko herrialde eta leku guztietan eta urteko egun guztietan dago.
Horregatik guztiarengatik, gizarte justu eta berdintasunezko bat lortzeko dugun konpromisoarekin bat, honakoa adostu dugu:
Erakunde publikoa garen aldetik eta herritar moduan, emakumeek jasaten dituzten indarkeria moten aurrean jarrera aktiboa izateko konpromisoa hartzen dugu, baita indarkeria horien prebentzioan eta ikusaraztean lan egiteko ere.
Emakumeen aurkako indarkeria eremu guztietatik (sozialetik, jai guneetatik, politikotik, legegintza-eremutik, ekonomikotik) desagerrarazteko neurriak ezartzen jarraitzeko konpromiso irmoa adierazten dugu, baita sentsibilizazio- eta prebentzio-politiketan neurriak ezartzen jarraitzeko.
Emakumeak jasaten dituzten indarkeria-mota guztien aurrean, herritarrak sorgortuta gera ez daitezen gonbitea egin, eta emakumeek segurtasunez eta askatasunez bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu.
Azkenik, herritarrei dei egiten diegu eraso hori gaitzesteko eta biktimari eta familiari babesa adierazteko ekitaldian parte har dezaten. Ekitaldia bihar izanen da, abuztuaren 23an, 19:00etan, Larrañetako plazan.
Era berean, bat egiten dugu mugimendu feministaren adierazpenekin eta dei ditzakeen protesta-ekintza guztiekin.
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
Hitzak proiektuaren erakusketa
Jarraitu zuzenean web orrian