Burlatan energia komunitatea eratzeko partaidetza-prozesua
INFORMAZIO BILERA ETA PROZESUAREN AURKEZPENA
DATA: Urtarrilak 17, ostirala, 19:00etan.
LEKUA: Jauregiko erabilera anitzeko gelan.
Abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Burlatako Udalak ekitaldi instituzional bat egin zuen azken urtean Burlatara iritsitako pertsonak aitortzeko, kultura-aniztasunaren eta migrazioen zerbitzuko harrera-programatik igaro direnak ordezkatuta. Era berean, udalerriko herritarren partaidetzarako kontseiluetako bat den arlo honetako Atalean aktiboki parte hartzen duten pertsonak eta kolektiboak omendu ziren. Udalbatza aretoa txiki geratu zen, ehun eta hogeita bost pertsona baino gehiagok eta hogeita zazpi erakunde eta elkartek parte hartu baitzuten, udalbatza osoaren ordezkaritzaz gain.
Ekitaldia migratzeko eskubidearen aldeko berrespena ere izan zen, bereziki migratzaileak kriminalizatzen dituzten diskurtso arrazista eta xenofoboen gorakadaren une hauetan, ekitaldian adierazi zutenez. Horren aurrean, Berta Arizkun alkateak bere hitzaldian adierazi zuen horiei aurre egiteko modurik onena arrazakeriaren aurkako Burlata solidario bat eraikitzea dela, pertsona guztiendako eskubide guztiak bermatuko dituena, jatorria edo egoera administratiboa edozein dela ere. Zentzu horretan, jarraitu zuen alkateak, “Udalak kulturaaniztasun inklusibo eta solidarioaren kudeaketa demokratikorako eredu bat lantzen jarraitzeko duen konpromisoa azpimarratu nahi dugu. Eredu horren helburua herritar guztiendako herritartasun osoa lortzea izanen da, baita kulturarteko benetako bizikidetza bultzatzea ere”.
Ekitaldia udalerriaren harrera eta aitortza politiken parte da, eta Joseba Ginés Kultura-aniztasun eta Migrazio zinegotziak aurkezpena egin zuen, Berta Arizkun alkateak adierazpen instituzional bat irakurri zuen, eta, ondoren, Burlatako armarria duen zapi bana eman zien omenduei. Amaitzeko, kulturarteko janaurreko txiki bat egin zen, elkartzeko eta elkarbizitzarako gune bat partekatzeko.
INFORMAZIO BILERA ETA PROZESUAREN AURKEZPENA
DATA: Urtarrilak 17, ostirala, 19:00etan.
LEKUA: Jauregiko erabilera anitzeko gelan.
Urtarrilaren 25a, larunbata. Adina: 2008an jaiotakoei edo helduagoei zuzendutakoa. Irteera: 06:00ean Burlata (Unzu Tabernaren geltokitik, Kale Nagusia). Itzulera: 20:...
Jarraitu zuzenean web orrian