2024ko ekainak 20

Ekainak 20. Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

Foto noticia

Nazio Batuek 2002. urtean ezarri zutenetik, urtero, ekainaren 20an, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzen da, munduan dauden errefuxiatu guztiekiko elkartasun, sentsibilizazio eta aitortza-adierazpen gisa.

UNHCRen (Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioa) datuen arabera, gaur egun 45 milioi errefuxiatu, desplazatu eta aberrigabe baino gehiago daude munduan. Horien artean, palestinar errefuxiatuak nabarmentzen dira, ia 6 milioirekin, munduan dauden errefuxiatuen heren bat direla uste baita, eta, gainera, erbestean denbora gehien eman duen biztanleria osatzen dute, UNRWAk (Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) adierazi duenez. Egoera hori larriagotzen ari da Israelgo armada gaur egun palestinarren aurka egiten ari den sarraskiaren aurrean. Izan ere, Israelek Gazan egiten dituen bonbardaketak gizateriaren aurkako krimenak izan daitezkeela adierazi du Giza Eskubideetarako NBEren Bulegoak. Errefuxiatu-eremuak ere beren bonben jomuga militar diren lurralde bat da, eta, horren ondorioz, Gazako Zerrendan 1,7 milioi pertsona daude (10etik ia 8) gaur egun lekuz aldatuta, leku segururik aurkitu gabe eta bizitza duina izateko gutxieneko baldintzak bete gabe. Gainera, laguntza humanitarioa blokeatzen ari zaie.

Horregatik, Burlatako Udaletik uste dugu gaur inoiz baino beharrezkoagoa dela giza eskubideetan oinarritutako politikak artikulatzea, solidaritatea defendatuko dutenak, baita pertsonen zirkulazio askerako eta bizitzeko baldintza duinak dituen leku seguru batean aterpe hartzeko eskubidea ere. Horrela, errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, Palestinako bandera udal balkoian egonen da.

Era berean, saharar errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, Burlatako herritarrei dei egiten diegu #SaharauiLivesMatter lasterketa solidarioari harrera egiteko. Harrera, hilak 22, larunbatarekin, eginen da udaletxeko plazan 13:00ean. Izan ere, gaur egun ere milaka pertsona daude egoera horretan, basamortuko eremuetan dauden kanpalekuetan bizitzen, eta nazioarteko laguntza humanitarioaren mende.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan

Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan

Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...

Volver arriba