XIII Elkartasunerako udazkena
BURLATA, LANKIDETZAN AURRERA.
TOKIA: Kultur Etxea.
Egun honen helburua Burlatako kultura-aniztasuna ikusaraztea da eta hartara, aniztasun honen aberastasuna balioetsi ahal izan jai-giro esku-hartzaile batean.
17.30–19.00 KULTURARTEKO KALEJIRA
Euskal Herria 11 Kolore-rekin elkarlanean, kultura anitzeko kalejira bat burutuko da Udaletxeko plazan hasi eta amaituta, non Burlatako partikularrek eta gizarte eta kultura-erakundeek, edozein jatorritakoa izanda ere, parte hartuko baitute.
Talde bakoitzak bere jantzi tradizionalak eramanez, musika joz, abestuz, dantzatuz edo dena delakoa, bere ezaugarri kulturalak erakustearren. Azken batez, burlatarren aniztasuna erakusten duen “suge” nabar handi bat.
Bi geldialdi eginen dira Ezkabazabal plazan eta Elizakoan, non toki ezberdinetan kokaturik bestelako taldeek beren emanaldiak egiten jarraituko duten berriro abian jarri aurretik.
EH 11 Kolorek bost erraldoi eramanen ditu, bost kontinenteak irudikatzen dituztenak, eta bertaraturikoak animatuko dituzten pertsonaia mozorratuak.
Kartelean ibilbidea ikus daiteke.
19.00-21.00 DJ SAIOA & HOLI JAIALDIA.
Kulturarteko musikaren erritmora koloretako hautsez beteko dugu airea Larrañetako plazan. Kultura-aniztasunaren metafora bikaina.
OHARPENAK:
Holi hautsen osagaiak naturalak dira, beraz seguruak osasunerako eta ingurunerako. Hala ere, zenbait neurri hartu behar da: ez dira gomendagarriak pertsona asmatikoentzat edo alergikoentzat edo arnasketako arazoak dituztenentzat. Zikindutako arropa garbitzen ahal da baina hobe da arropa zaharra eramatea, ahal bada zuria, koloreak nabarmentzen dituelako. Gomendagarria da garbitzea ekitaldia amaitutakoan. Batzuetan orbanak ez dira aise kentzen. Horrelakoetan utzi uretan edo erabili lixiba pixka bat.
Hobe zure begiak eguzkitako edo uretako betaurrekoekin babesten badituzu eta hauts pixka bat sartzen bazaizu ur askorekin kendu. Ez dago arazorik larruazalerako eta ilerako, hala eta guztiz ere, ekitaldia baino lehenago krema hidratatzailea eman eta zure ilea egoki dezakezu zenbait oliorekin, gero kolorea erraz joateko. Kasu tindaturiko ile horailarekin, ilean hauts-zatiki txikiak atxikita geldi litezke eta. Ondoren, zahi-kontrako xanpua, oliba-olioa limoiarekin edo aspirinak urarekin nahasiak erabil ditzakezu ilea garbitzeko. Dena den, zure ilea txano edo ileorde batez babesten baduzu ez duzu sakonki garbitu beharko.
Ekitaldian zehar Larrañetako Plazako etxebizitzetako leihoak ixtea gomendatzen da haizeak hautsik eramanen balu ere. Ekitaldia gertu dagoenean argibide gehiago emanen da udaleko web-orrian.
Euria eginen balu ekitaldia Ermitaberri Ikastetxeko jolastokian ospatuko da.
BURLATA, LANKIDETZAN AURRERA.
TOKIA: Kultur Etxea.
DATA: Irailaren 27an 17:30etan.
LEKUA: Kultur etxean
Uztailean aurreko lizitazioa esleitu gabe geratu ondoren, Burlatako Udalak prozedura ireki berri bat egingo du Kultur Etxeko taberna kudeatzeko, azken aste hauetan hainbat per...