
HITZAK, erakusketa kolektiboa Burlatan
Hitzak proiektuaren erakusketa
2022eko ekainaren 30an Udalak egin zuen ohiko Osoko Bilkuran, mozioaren bidez. ondoan eta osoki idatzirik dagoen akordioa onetsi zuen:
Joan den 24an, Estatu espainiarraren hegoaldeko mugan inoiz gertatutako giza hondamendi larrienetako bat bizi izan zen. Gutxienez 37 pertsona hil ziren, Gobernuz Kanpoko Erakundeen arabera, eta dozenaka zaurituak izan ziren, Nador eta Melilla banatzen dituen hesiaren gainetik salto egiten saiatzen ari zirela. Polizia-indarkeriaren irudi basatiak, nazioarteko zuzenbidearen aurkako berehalako itzulketak, laguntzarik jaso gabe hilzorian zeuden migratzaileak, eta migrazio-agintarien giza eskubide urraketa larriak ikusi ahal izan ziren. Era berean, Marokoko segurtasun-indarreko agenteek, Melillako hesia zeharkatzea lortu zuten hainbat migratzaile, jipoitu, atxilotu eta berehala itzuli zituzten; Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren oniritziarekin, gazte migratzaileak atzera botatzeko kargetan laguntzen zutelarik.
Adierazi behar da Maroko, Espainia eta Europar Batasunaren lehentasunezko bazkidea dela migrazio fluxuen kontrolari dagokionez; mugak kanpora ateraz eta lankidetza testuinguru honetan gertatzen da sarraski hori. Lankidetza hori areagotu egin da azken urteotan, eta 2022ko martxoko aldebiko akordioetan izan du unerik gorena; izan ere, akordio horien ondorioz, Espainiako estatuak amore eman du, Marokok Mendebaldeko Saharekiko zituen interesen aurrean. Orduz geroztik, ugaritu egin dira atxiloketa arbitrarioak, arraza identifikazioak eta migratzaileen aurkako beste neurri errepresibo batzuk, bi herrialdeek koordinatutako ekintzetan. Horiek guztiak migratzaileen giza eskubideen etengabeko urraketak direlarik.
Aipatu beharra dago, heriotza horien erantzukizuna nekropolitikan oinarritutako mugak ixten dituzten migrazio-politika krudeletan gertatzen dela, izan ere, politika horiek ez dira eraginkorrak immigrazioa kontrolatzeko lortu nahi duten helbururako, gainera, sufrimendu handia eragiten dute eta giza eskubideak etengabe urratzen dituzte. Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkartearen “ 2021ko hegoaldeko muga migratorioaren balantzea” delakoaren datuak dira horiek eragiten dituzten dramaren erakusgarri. Datu horren arabera, gutxienez 2.126 pertsona hil dira Espainia estatuko migrazio ibilbidean aurreko urtean baino %24 gehiago. Hala ere, “desagertutako pertsonen kopurua askoz handiagoa den ziurtasuna” duela adierazi du erakundeak. Era berean, gogorazi behar dugu migrazio politika horiek direla 2021eko apiriletik bederatzi persona hil dituztenak Irun-Hendaia mugan; sei Bidasoa ibaiaren uretan itotak eta beste hiru Ziburun tren batek harrapatuta. Horregatik, migrazio politikak sakonki aldatzea eskatzen dugu, giza eskubideak lehenetsiz mugen itxieraren eta lurraldeosotasunaren aurrean, bai hegoaldeko mugan, bai gure lurraldeari eragiten diotenetan.
Hortaz, Burlatako Udalaren osoko bilkurak honako erabakiak hartzen ditu:
Honen berri ematen dizut zuk jakin dezazun eta behar diren ondorioetarako.
Burlata, 2022ko uztailaren 4a.
Alkatesa, Ana Góngora Urzaiz.
Hitzak proiektuaren erakusketa
Convocatoria 1. sesión Comunidad Energética Burlata.docx
Urtarrilaren 25a, larunbata. Adina: 2008an jaiotakoei edo helduagoei zuzendutakoa. Irteera: 06:00ean Burlata (Unzu Tabernaren geltokitik, Kale Nagusia). Itzulera: 20:...