
Gutxieneko zerbitzuak apirilaren 9rako, asteazkenerako, deitutako greban
Alkatetzaren 2025/948 zenbakiko ebazpena, asteazken honetarako, apirilaren 9rako, deitutako grebako gutxieneko zerbitzuei buruzkoa. testu osoa ikusteko klikatu hemen
SOTOKO UDAL INSTALAZIOAK
Bi txanda ezarriko dira sarbiderako: 10:00etatik 15:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
2020ko uztailaren 15etik aurrera, bi txandetan (goizez eta arratsaldez) erreserba daiteke berdegunerako eta kanpoko igerilekuetarako. Txandak 10:00etatik 15:00etara eta 15:00etatik 21:00etara dira.
Aldez aurreko erreserba egitea ezinbestekoa izango da esteka honetan (lehen erreserba 948 130 260 telefonora deituz egin daiteke).
Egunean erreserba bakarra egin ahalko da, 6 eguneko aurrerapenarekin.
INSTALAZIOEN IREKIERA
Espazio irekiak: berdeguneak, igerileku olinpikoa, igerileku estalia, jolas-igerilekua, gimnasioa, komunak, aldagela orokorrak eta kanpoko dutxak.
Berdegunearen edukiera %68, murriztu da: 2.200 pertsona.
Instalaziorako sarbidea ate nagusitik izango da, eta irteera tornuen ezkerraldeko atetik.
Instalazioaren edukiera kontrolatu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da sarrera eta irteera txartelarekin egitea; veste irakurgailu bat ezarriko da irteera kontrolatzeko.
Instalazioaren barruan derrigorrezkoa izanen da maskarilla erabiltzea, betiere segurtasun-distantzia mantendu ezin bada.
BULEGOA: aldez aurreko hitzorduarekin (948 130 260). Pertsona BAT bulegoan.
IGERILEKU OLINPIKOA IREKITZEA – ekainak 24, asteazkena
Espazio irekiak: igerileku olinpikoa, unean-unean indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera irekiko da.
Berdegunea eta kanpoko dutxak. Berdegunearen edukiera %50era murriztu da: 2.000 pertsona.
Igerilekuetako taberna jendearentzat irekitzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
JOLAS-IGERILEKUA IREKITZEA – uztailak 3, ostirala
Uztailaren 3an, ostirala, jolas-igerilekua atrakziorik gabe irekiko dela, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:45era.
Bainurako baino ez da erabiliko, eta uneoro errespetatu beharko dira sorosleen eta Kirol Patronatuko langileen jarraibideak.
IGERILEKU ESTALIA IREKITZEA – ekainak 25, osteguna
IGERILEKU ESTALIAren irekiera protokoloa
BESTE INSTALAZIO BATZUK
Gimnasioa: Web bidezko aurretiazko erreserba (protokoloa)
Edukiera murriztuta, aldez aurreko erreserbarekin eta araudiak ezartzen dituen higiene-neurriekin irekitzea planteatzen da.
Atletismo pistak: irekiak. Web bidezko aurretiazko erreserba-sistema mantentzen da.
Erretegiak: itxiak.
Hamaka-gelak eta haur jolasak: itxiak.
Aldageletako dutxak: itxiak.
UDAKO SARREREN ETA ABONUEN SALMENTA
Udako paseak Burlatan erroldatutako pertsonei bakarrik egingo zaizkie.
2020ko uztailaren 15etik aurrera, sarrerak saldu ahal izango dira, 200 sarrera gehienez. Salmentarako aplikazioa (RESASPORTS – Burlata instalazioa) eta Udalaren webgunea gaituko dira.
TASAK KOMUNIKAZIOA
Alkatetzaren 2025/948 zenbakiko ebazpena, asteazken honetarako, apirilaren 9rako, deitutako grebako gutxieneko zerbitzuei buruzkoa. testu osoa ikusteko klikatu hemen
Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak aplikatzen duen neurrietako bat pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, haien enplegagarritasuna eta baliabide propi...
BURLATAKO UDALA 2025ko TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA Diru-bilketako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten...