2018ko apirilak 23

Elkarbizitza eta kultura-aniztasunari buruzko jardunaldiak

Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra.

Foto noticia

Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra.

MAIATZAK 16 ASTEAZKENA

Eduardo J. Ruiz Vieytez-en hitzaldia: Inmigrazioa eta aniztasuna: aukera bat gure gizartearentzat.

Eduardo J. Ruiz Vieytez Deustuko Gizarte eta Gizazientzien Fakultateko dekanoa da, non Giza-eskubideen Institutuko zuzendaria izan baita. Etorkinen Gizarte-Integraziorako Estatuko Forukidea izan da.

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Kultur Etxea.

MAIATZAK 24 OSTEGUNA

Mario Zapataren hitzaldia: “Migrazioa, hizkuntza-aniztasuna eta minorizazioa: migratzaileen hizkuntzak eta euskara”

Mario Zapata soziologoa da, hizkuntzalaritzan eta migrazioan aditua. Ogibidez, Berriobeitiko Udalaren euskara teknikaria. “Hausnartu” sarietan lehen saria izan zen honako lanagatik: “Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan”

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Udal-jauregitxoa.

MAIATZAK 26 LARUNBATA

Burlatako dantza jaialdia.

Burlatan dauden jatorri ezberdinetako taldeek munduko bestelako lekuetako dantzak dantzatuko dituzte.

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Kultura Etxea.

Sarrera: doakoa lekuak bete arte.

MAIATZAK 30 ASTEAZKENA

Mahaingurua: “Burlata harrera eta elkarbizitza-lekua: Testigantzak”.

Atzo, 60 eta 70eko urteetan, eta gaur, azken 20 urteotan, Burlatak jaso dituen lagunek, gure herria hazteko eta elkarbizitzarako benetako lekua izateko ezinbestekoak izan direnek, beren testigantzak partekatuko dituzte ikusleekin.

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Udal jauregitxoa.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Destino Burlada-Burlata Helmuga

Destino Burlada-Burlata Helmuga

Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio zerbitzuan aplikatzen dugun neurrietako bat da burlatarren kultura-aniztasuna aitortzea. Burlatan erroldatu diren eta Na...

Imagen Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan

Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan

Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...

Volver arriba