Lumak Travesti Fest: bost urteko ospakizun eta aldarrikapena erdibana
Burlatako kultur agendan kolorea, distira eta purpurina ausarki zabaltzen dituen hitzordurik bada, hori Lumak Travesti Fest da. Jaialdi honek ez du soilik ikuskizuna eskaint...
Aurten, indarkeria-mota berrienetako, eta, aldi berean, ikusezinenetako batean jarriko dugu arreta: nesken eta emakumeen aurkako indarkeria digitala. “INDARKERIA MATXISTA DIGITALAK BADITU ONDORIO ERREALAK” lelopean, azpimarratu nahi dugu Interneten eta ingurune digitaletan gertatzen denak ondorio sakon, ukigarri eta mingarriak dituela eta ezin dela alde batera utzi. Indarkeria matxista aldatu egiten da eta garaietara egokitzen da, baina gure aldarrikapenak eta gaitzespenak ukiezinak izaten jarraitzen dute.
Askatasuna, osotasun fisikoa eta morala, berdintasuna eta duintasuna bezalako oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, indarkeria mota hori haratago doa eta emakume gazteei eta espazio publikoan parte hartzen dutenei eragiten die bereziki. Era askotara agertzen da: ziberjazarpena eta gorroto-diskurtsoak, bikotearen kontrol digitala, onartu gabeko sextinga, groominga, sextorsioa, deepfakea bidezko irudien manipulazioa edo “mendeku pornografia” delakoa.
Azaroak 25 honetan, Burlatako udaletxeak gizarte osoa gonbidatzen dugu rol aktiboa har dezan ingurune digital, benetan aske, berdintasunezko eta segurua eraikitzeko. Konpromiso kolektiboaren bidez bakarrik lortu ahal izango dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea.
HILABETEKO PROGRAMAZIOA
Honen harira, hilabete osoko ekintza ezberdintak antolatu ditugu herriko eragileek eta Burlatako udalak.
Antolatzaileak: Burlatako Emakumeen Etxea, Burlatako Emakumeak, Clara Campoamor eta Burlatako Gurutze Gorriarekin.
Anima zaitezte!

Burlatako kultur agendan kolorea, distira eta purpurina ausarki zabaltzen dituen hitzordurik bada, hori Lumak Travesti Fest da. Jaialdi honek ez du soilik ikuskizuna eskaint...
Emakumearen nazioarteko eguna
25/02/2026 423. alkatearen ebazpen bidez, Burlatako Udalak bat egin du Eguesibarreko Udalaren adierazpen instituzionalarekin: Adierazpen instituzionala