2024ko otsailak 23

Euskaratik elkarrekin eleanitz: aukeratu D eredua

Aurre-matrikulazio kanpaina

Foto noticia

Martxoan irekiko da aurrematrikulazio epea 3 urteko haurrentzat eta euren seme-alabek etxetik oso gertu euskaraz ikasteko aukera dute, Burlatako Ermitaberri ikastetxean.

Aukeren artean, D eredua da, hizkuntza-murgiltze goiztiarraren bidez, Nafarroako berezko bi hizkuntzak, gaztelania eta euskara, menderatzea eta atzerriko hizkuntza batean (ingelesa, frantsesa) oinarri sendoa eskuratzea bermatzen duen bakarra. Euskarazko eredu honek lur honetako berezko kulturarekin kontaktua ematen die eta gure gizartean integratzea indartzen du, aldi berean esfortzua, konfiantza, eleaniztasuna, elkarbizitza edo elkartasuna bezalako balio oso garrantzitsuak transmitituz.

30 urte baino gehiagoan, hainbat guraso-belaunaldik arrakasta handiz matrikulatu dituzte seme-alabak kalitate-eredu horretan, eta frogatu dute, horietako askok hizkuntza hori jakin gabe ere, ikastetxearen laguntzari esker, seme-alabak euskaldun bihurtu direla, eta kultura-, gizarte- eta lan-aukera handiak dituztela.

Burlatako hizkuntza-aniztasuna gero eta aberatsagoa da, orain dela gutxi Burlata eta Nafarroa bizitzeko eta lan egiteko aukeratu dituzuen jatorri ezberdinetako pertsonen ekarpenei esker.

Ildo horretan, euskara ere funtsezko tresna da pertsona guztien gizarteratze eta kulturen arteko bizikidetzarako, zuen seme-alabei aukera gehiago emango baitizkie etorkizunari begira eta gure kulturara eta gure herria aberastuko duten harreman sozial berrietara hurbiltzeko.

Otsailaren 27an, 16:30ean. Ermitaberrik bere instalazioak bisitatu eta eredu pedagogikoaren abantailak bertatik bertara egiaztatu ahal izanen dituzue. Bisita indibidualizatua ere egin dezakezue.

Hitzorduak: 948 136 668 eta cpermita@educacion.navarra.es

Kanpainako eskuorria 8 hizkuntzetan: hemen

 

Gurasoek maiz egindako galderak: D eredua

Modelo D: Preguntas más frecuentes de padres y madres

Modelo D: Perguntas mais frequentes de pais e mães

 Modèle D : Questions fréquemment posées par les parents

Model D: Most frequently asked questions by mothers and fathers 
MODEL D: cele mai frecvente întrebări ale părinților

نموذج د : أسئلة شائعة من قبل الآباء والأمهات

Модел D: Най-честите въпросите на бащите и майките.

SAKATU HEMEN

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba