Erripagañako jaiak. Janariak kalean eta jokabide zibikoak
Herritarren arteko topaguneak errazteko, komunikazioa eta elkartasuna sustatuz, aisialdirako eta irabazi-asmorik gabeko ekitaldi gastronomikoak egitea erraztuko da, Erripagañ...
Bizilagun agurgarriak:
Datorren igandean, 2025eko urriaren 19an, Atarrabian Nafarroa Oinezen edizio berri bat ospatuko da.
Aurtengo ibilbidea ez da gure herritik igaroko, baina Askatasuna Institutuaren aurrean dagoen aparkalekuari eraginen dio, furgonetak eta autokarabanak aparkatzeko erabiliko baita.
Hori dela eta, espazio hori autoz hustu beharko da eta itxita egongo da urriaren 16ko 20:00etatik igandeko 21:00etara.
Era berean, hilerriko bidea eta Ermitaldea kalea itxita egonen dira egunean zehar.
Horregatik, aldez aurretik eskertzen dugu aparkaleku hori hustea. Asteburuan Sotoko aparkalekuan aparkatzea gomendatzen dugu.
Hala ere, barkamena eskatu nahi dizuet eragozpen horiengatik, eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet zuen ulermenagatik eta laguntzagatik.
Burlatan, 2025eko urriaren 15ean.
ALKATEA / LA ALCALDESA
Berta Arizkun González
Informazio gehiago: Atarrabiako Udala, Nafarroa Oinez
Herritarren arteko topaguneak errazteko, komunikazioa eta elkartasuna sustatuz, aisialdirako eta irabazi-asmorik gabeko ekitaldi gastronomikoak egitea erraztuko da, Erripagañ...
Ekainaren 20an Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna ospatuko dugu. Ohi bezala, ekitaldi nagusia kalejira bat izanen da herrian zehar, Burlatako kultura-aniztasuna eta abera...
Hiri Jarduketako Plan Berezian parte hartzeko prozesuaren bigarren informazio-bilerarako deialdia