2026ko maiatzak 15

Erripagañako jaiak. Janariak kalean eta jokabide zibikoak

Foto noticia

Herritarren arteko topaguneak errazteko, komunikazioa eta elkartasuna sustatuz, aisialdirako eta irabazi-asmorik gabeko ekitaldi gastronomikoak egitea erraztuko da, Erripagañako jaietan, 2026eko maiatzaren 20tik 24ra, honako arau hauen arabera:

  • Ekitaldia garatzeko mahaiak eta aulkiak erabili beharko dira.
  • Espaloi eta plazetan bakarrik egin ahal izanen dira, gainerako oinezkoei behar adina igarotzea eragozten ez zaienean.
  • Baimendutako erabilera-ordutegia honako hau izanen da:
  • HASIERA: 12:00etatik aurrera.
  • AMAIERA:
    • 22 eta 23 goizaldeko 02:00ak arte iraun ahal izanen du.
    • Gainerako egunetan, 00:00ak arte.
  • Nolanahi ere, ezarritako zarata-mugak errespetatu beharko dira.
  • Ezinen da eduki musika edo irudia erreproduzitzeko aparaturik.
  • Janaria lokalen edo etxeen barruan prestatu beharko da. Espazio publikoan jakiak prestatzeko plantxak, parrillak, galdarak, paella-ontziak, barbakoak edo bestelako tresnak erabiltzeko, berariazko baimena beharko da.
  • Debekatuta dago 18 urtetik beherakoei alkohola ematea.
  • Erabilitako eremua jaso eta garbitasun egoera onean utzi beharko da.
  • Udaltzaingoaren jarraibideak bete beharko dira uneoro, hirugarrenei eragozpenik eta kalterik ez eragiteko.

Irabazi asmorik gabeko elkarte gastronomikoak.

  • Fatxadako espazioan jarriko dira.
  • Udaltzaingoari jakinaraziko zaio aldez aurretik, espazioa mugatzeko.

Auzotarren komunitateak eta, oro har, herritarrak.

  • Higiezinetarako sarbidea erraztu beharko da.

Gizalegezko jokabideei dagokienez:

  • Hiri-altzariak zaintzea (bankuak, paperontziak, farolak, etab.) eta ez manipulatzea, kalteak eragin, estetika hondatu edo erabilera oztopatu ahal izateko moduan.
  • Sua, petardoak, suziriak, bengalak eta piroteknia: arriskutsua denez, gogoratu debekatuta dagoela saltzea eta erabiltzea.
  • Garbitasuna: kaleak zaborrez eta jai-ekitaldiak behar bezala egitea eragozten duten beste elementu batzuez garbi edukitzea. Debekatuta dago bide publikoan pixa egitea.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba