Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2019ko maiatzak 8

“Eskolara bideak” Erakusketa

Foto noticia

 “ESKOLARA BIDEAK” ERAKUSKETA

MAIATZAREN 13TIK 31RA

BURLATAKO KULTURA-ETXEKO ATONDOAN

 

Argazki-erakusketa hau 18 argazkilariren lanak biltzen dituen proiektu baten parte da. Proiektu horretan, mundu osoko zenbait haurrek egunero eskolara iristeko dituzten arazoak deskribatzen dira, batzuetan, arrisku pertsonal handiko egoerak, eta beti hezkuntzaren bidez bizimodu hobea lortuko duten itxaropena galdu Gabe.

Erakusketa honetarako aukeratutako irudiek lurralde hauetako hamar istorio kontatzen dituzte: Alaska, Brasil, Burkina Faso, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Kenya, Libia, Nigeria eta Thailandia. Istorioak hiru kategoriatan banatzen dira: “Distantzia luzea”, “Ingurune zaila” eta “Diskriminazioa”.

Antolatzailea: Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

Laguntzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra

 

 

Volver arriba