Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2018ko irailak 24

Eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa

Foto noticia

Alkatetzaren 744/2018 ebazpenaren bidez, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen. Horren edukia honako hau da:

A.–Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko irailaren 24tik urriaren 26ra (14:00ak arte). Eskabidearekin batera aurkeztuko dira, baita ere, eskaerako dokumentazioa eta justifikaziorako dokumentazioa, biak ere eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarrietan zehaztu direnak; zehazki, “Eskabideak aurkezteko epea eta tokia” izeneko 6. artikuluan eta “Diru-laguntzen ordainketa” izeneko 13. artikuluan, hurrenez hurren.

B.–Tokia: Burlatako Udalaren Herritarrendako Harrera Bulegoa (Larrañetako plaza, zk. g.). Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako baten arabera eginen da.

C.–Onuradunak: deialdiaren oinarrietako 3. artikuluan jaso dira baldintzak.

D.–Deialdi hau iragartzea, dagokion iragarkia jarriz www.burlata.eus web orrian, Burlatako Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2018ko irailaren 21ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Eskabidea

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Irrati Tailerra

Irrati Tailerra

BurlataOn herritarrek parte hartzeko gunea da, Burlatako Udalak bultzatua. Bertan, Burlatako herritarrek eta herriko erakundeek beren intereseko gaiak zabal ditzakete, ikus-en...

Volver arriba