
Kolonbiako Kontsulatu mugikorra Burlatan
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
Etxeko langileek gure etxeak mantentzeko eta beste pertsona batzuk zaintzeko zerbitzuak ematen dituzte, hala nola haurrak, adineko helduak edo gaixoak. Gure biztanleria zahartzen ari denez, zeregin horiek funtsezkoak dira gure gizartean.
Hala ere, oso kolektibo kaltebera da, eta sarritan lan-baldintza bidegabeak pairatzen ditu. Emakume migratzaileek osatzen dute neurri handi batean, kontratudun langileak izan edo ez, eta horietako askok abusu-egoerak eta lan-esplotazioa jasaten dituzte.
Hitzaldi honetan kolektibo honen lan eskubideak azaldu eta aldarrikatuko dira, baita oraindik aitortu ez zaizkienak ere. Hitzaldia LAB sindikatuko Arantxa Ordoñezek, “Juntas nos cuidamos” taldeko Amparo Teranek eta Aleyda Gasparrek eta SOS Arrazakeriako Flavia Navarretek emanen dute.
Burlatako Udaletik uste dugu beharrezkoa dela herritarrak kontzientziatzea etxeko langileek dituzten eskubideez. Horregatik, hitzaldi hau Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzuak antolatutako herritartasun eta lan-eskubideen inguruko sentsibilizazio-ziklo baten barruan dago. Otsailean hasi genuen, atzerritartasunari buruzko hitzaldi batekin, eta pertsona guztiendako eskubide guztiak aldarrikatu nahi ditugu.
Ostegunean, ekainak 6.
18.30ean
Lekua: Burlatako Kultur Etxeko 3. aretoan
Doako hitzaldia. Eskertzen da aldez aurretik whatsapp bat 67676787212 telefonora bidaltzen bada.
Antolatzaileak: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua eta Euskara Zerbitzua
Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua
Kolonbiak Bilbon duen Kontsulatuak otsailaren 17tik 21era Burlatan eginen duen Kontsulatu Mugikorrean parte hartzera gonbidatzen du Nafarroan bizi den komunitatea. Zure h...
Hitzak proiektuaren erakusketa
Convocatoria 1. sesión Comunidad Energética Burlata.docx