EUSKARA AHORA! kanpainaren aurkezpena
Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta helduei euskara irakastearen alorreko gizarte eragileek ‘
Euskara ahora‘ kanpaina aurkeztu dute. Bideoa
hemen.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Ana Ollo lehendakariordeak zuzendua, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bidez, helduen euskalduntzea sustatzeko ‘Euskera ahora’ kanpaina antolatu du 33 toki entitaterekin eta arloko hainbat eragilerekin batera: Zubiarte euskaltegi publikoarekin, hizkuntza eskola ofizialekin, eta gizarte ekimeneko AEK, IKA eta Bai&by euskaltegiekin. 5.000 pertsona helduk baino gehiagok euskara ikasten dute ekimen bateratu honi esker eta Nafarroako Gobernuaren laguntzak urriaren 1etik azaroaren 30era bitarte eska daitezke. Burlatan epea, irailaren 30a arte izanen da zabalik laguntzak eskatzeko.
Euskara ikastaroetan izena emateko epea irekitzearekin batera, Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta euskaltegiek “Euskera ahora” kanpaina aurkeztu dute, Nafarroako herritarrak -gazteak batik bat- euskara ikastera animatzeko; euskara ikastea aukera erakargarria baita, bizipen berriak eman eta aukerak zabalduko dituena. Gaztelaniaz eta euskaraz ez ezik, arabieraz, frantsesez eta ingelesez ere ematen da funtsezko informazioa.