
2025eko Burlatako jaietako kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak
EPEA: Maiatzak 30, 14:00ak arte
Euskara Ibiltaria erakusketa interaktiboa Burlatan izanen da, gaurtik hasi eta azaroaren 24ra bitarte.
Mapak, jokoak, animazioak, entzungaiak…
Erakusketa ibiltariaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta azken urteotan plazaratutako argitalpenak azaleratu bezala, euskararen ugaritasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexiko mailan, izen-morfologia zein aditz-morfologia esparruetan eta sintaxia alorrean). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.
Erakusketa bost atal nagusitan banaturik dago —Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza—, eta atal bakoitza atlaseko mapen hautaketa batek hornitua da, hala, bisitaria begi-kolpe bakar batez hizkuntza-aldaera horien guztien jabe egingo da. Horrezaz ostean, jokoak, animazioak eta entzungai gisako tresnak ere erabiltzen ditu erakusketak herri-hizkeren aberastasunean murgiltzeko.
Ordutegiak eta bisita gidatuak
Erakusketa azaroaren 24ra arte izanen da zabalik, astelehenetik ostiralera (17:00-21:00) eta larunbatetan (19:00-21:00).
Doako bisita gidatuak ere antolatu dira, data hauetan:
Bisita hauetan parte hartu nahi duen orok 660548779 telefono zenbakira deituz edo euskara@burlada.es posta elektronikora idatziz gorde beharko du lekua.
EPEA: Maiatzak 30, 14:00ak arte
EPEA: 2025ko ekainaren 1etik 27ra
Maiatzaren 2an, udal bulegoek Herritarren Arretarako Bulegoari dagozkion gaiak bakarrik hartuko dituzte, ohiko ordutegian. Ikusi hemen egin ditzakezun tram...