
Burlatako Kultura-aniztasunaren eguna 2025
Larunbata honetan, ekainak 14
Euskara ikasteko bekak eskatzeko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa izanen da.
2023ko azaroaren 26an, 2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko beken deialdia onartu zen, baldintza berriekin.
Ohiko baldintzez gain, hemendik aurrera NAHITAEZKO BALDINTZA da Nafarroako Gobernuaren laguntza eskatu izana Burlatako Udalaren laguntza jaso ahal izateko.
Baldintza hori betetzetik salbuetsita daude titulartasun publikoko ikastetxeetan ikasi duten pertsonak, Nafarroako Gobernuak ez baititu diruz laguntzen euskaltegi publikoetan (Zubiarte, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.) egindako ikastaroak.
Hemen kontsulta dezakezue deialdia.
Jarraian dituzue eskaera orria eta aurkeztu beharko dituzuen bestelako dokumentuak:
Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez edo udal-erregistrora joanda aurkeztu ahal izanen da, hitzordua eskatuta.
Larunbata honetan, ekainak 14
Kontsultatu PDF honetan gomendio hauek:
Uztailaren 1etik aurrera