2025eko irailak 1

Euskara ikasteko beken deialdia

EPEA: Irailaren 1etik 30era

Foto noticia

Euskara ikasteko bekak eskatzeko epea irailaren 1etik 30era izanen da.

2024ko abuztuaren 8an onartu zen euskara ikasteko 2024-2025 ikasturteko beken deialdia.

Ohiko betekizunez gain, NAHITAEZKO BALDINTZA da Nafarroako Gobernuaren laguntza eskatu izana Burlatako Udalaren laguntza jaso ahal izateko.

Baldintza hori betetzetik salbuetsita daude titulartasun publikoko ikastetxeetan ikasi duten pertsonak, Nafarroako Gobernuak ez baititu diruz laguntzen euskaltegi publikoetan (Zubiarte, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.) egindako ikastaroak.

Hemen kontsulta dezakezue deialdia.

Jarraian dituzue eskaera orria eta aurkeztu beharko dituzuen bestelako dokumentuak:

Eskaera orria 

Bertaratze ziurtagiria 

Zinpeko aitorpena

Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez edo udal-erregistrora joanda aurkeztu ahal izanen da, hitzordua eskatuta.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba